Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ)

Zerbitzu honek zuzeneko arreta eskaintzen dio erabiltzaileari etxean bertan, baldin eta pertsona horrek zailtasunak baditu eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko. Etxez etxeko zerbitzuko laguntzaile batek zenbait zereginetan lagunduko dio erabiltzaileari: norbere burua garbitzen, janzten, altxatzen edo oheratzen, oinarrizko garbiketa egiten, janaria prestatzen, paseatzen...

Horrez gain, ezustekoak gertatuz gero ere laguntzen du, adibidez, iktusa, hausturak, gaixotasun terminala edo bestelakoak.

Atseden modalitatean, zerbitzuak ahalbidetu egiten du familia zaintzaileek eurentzako denbora izatea, zaintzen duten pertsona familia-langilearekin dagoen bitartean.

Gainera, erabiltzaileak etxean laguntzeko zerbitzua duenean, auzoko farmaziak botikak antolatzen lagundu diezaioke.

Nork eska dezake?

  • Mendekotasun arriskua (23-24 puntu) edo mendekotasuna (25 puntu edo gehiago) aitortua duten pertsonek, haien Banakako Arreta Planean etxean laguntzeko zerbitzua agertzen bada.
  • Mendekotasun arriskua edo mendekotasuna aitortuta ez izan arren, autonomian mugak dituzten eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonek.
  • Dena delakoagatik, aldi baterako laguntza behar duten pertsonek, iktusari, hausturei, gaixotasun terminalari edo bestelako ezustekoei aurre egiteko.
  • Zaintzaile ez-profesionalek.

Non eska daiteke informazio gehiago edo eskabidea egin?

Erabiltzailearen egoeraren arabera, leku batean edo bestean eskatzen da:

Eskatu hitzordua Etxean Laguntzeko Zerbitzuaren arreta bulegoan kasu hauetan:

  • Pertsonak aitortua badu mendekotasun egoera edo mendekotasun arriskua, eta Udalaren beste gizarte zerbitzuen laguntza jasotzen ez badu.
  • Ezusteko baten ondorioz beharrezkoa denean: iktusa, haustura edo bestelakoak.

Eskatu hitzordua bizilekuaren arabera egokitutako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan kasu hauetan:

  • Pertsona Oinarrizko Gizarte Zerbitzu batean artatzen badute dagoeneko.
  • Pertsonak ez badu aitortua mendekotasun egoera edo mendekotasun arriskua, eta Udalaren beste gizarte zerbitzuen laguntza jasotzen ez badu.

Gizarte-langileak baloratu egingo du eskatutako baliabidea beharrezkoa eta egokia den.

Baliabidearen prezioa urtero ezartzen da 8.3 Ordenantza Fiskalean.

Ezustekoak jakinaraztea

- Zerbitzua kudeatzen duen enpresari jakinarazi behar zaizkio abisuak (zerbitzua etetea edo berrabiaraztea eskatzea, eta/edo erabiltzailea etxean aldi batean ez dela izango jakinaraztea).

- ARALIA: 672 212 202 edo incidencias-sadvitoria@araliaservicios.es.

(Ordutegia: 08:00etatik 15:00etara).

Ordutegi horretatik kanpo, soilik premiazko jakinarazpenak.

- SERVEO: 945 313 313 edo sadvitoria_usuarios@serveo.com

(Ordutegia: 08:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostegunera. 08:00etatik 15:00etara ostiraletan. Udako ordutegia: ekaina, uztaila eta abuztuan, 08:00etatik 15:00etara).

Ordutegi horretatik kanpo, premiazko egoeretan: 900 102 176.

Larrialdiak izan ezik, gainerako abisuak gutxienez 3 egun lehenago jakinarazi behar dira.

- Gainerako jakinarazpenak (egutegi-aldaketak, etab.), norberaren gizarte-laguntzailearen bitartez kudeatu behar dira.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.