LAR: Eguneko Arreta

Pertsonak egunean ordu batzuetan joaten diren zentroak dira. Horrela, etxean bizitzen jarrai dezakete, eta, bidez batez, familiei zaintzarekin laguntzen zaie. Pertsona bakoitzaren lehentasun, gaitasun eta beharrak hartzen dira kontuan, eguneroko bizitza atsegina izan dadin. Familiekiko, lagunekiko eta komunitatearekiko harremanak sustatzen dira. Baliabide honek, besteak beste, garraio egokitua eta janaria barne hartzen ditu.

Nork eska dezake?

65 urteko edo hortik gorako pertsonek, mendekotasun arriskua edo 1. graduko mendekotasuna (39 puntura arte) aitortua izanik.

Plazak leku libreak dauden neurrian esleitzen dira. Pertsonak ezin du zentroa aukeratu.

Non eska dezaket informazioa edo eskabidea egin?

Bizilekuaren arabera dagokizun Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.

Kokapena eta harremanetarako

LAR: Eguneko Arretaren kokapena eta harremanetan jartzeko modua.

Bideoa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.