Adinekoentzako etxebizitza komunitarioak

Hainbat arrazoirengatik beren etxeetan bizitzen jarraitu ezin duten pertsonentzako bizitokiak dira. Etxebizitza bakoitzean 10 eta 24 plaza bitartean daude, eta bertan bizitzeko etxe-giro atsegina dago. Eguneroko bizitzako behar guztiak betetzen dira. Talde profesionala dago eguneko 24 orduetan. Arretak pertsona bakoitzaren lehentasunak, intimitatea eta eskubideak jartzen ditu erdigunean, eta erabiltzaileari gaitasunak, autonomia eta bizi-proiektua mantentzen laguntzen dio, bai eta familia, lagun eta komunitatearekiko harremana sustatzen ere.

Nork eska dezake?

65 urteko edo hortik gorako pertsonek, 1. graduko mendekotasuna aitortua izanik.

Plazak leku libreak dauden neurrian esleitzen dira. Pertsonak ezin du zentroa aukeratu.

Non eska daiteke informazio gehiago edo eskabidea egin?

Bizilekuaren arabera egokitutako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.

Gizarte-langileak baloratu egingo du eskatutako baliabidea beharrezkoa eta egokia den.

Baliabidearen prezioa urtero ezartzen da 8.3 Ordenantza Fiskalean.

Etxebizitza komunitarioen kokapena eta harremanetan jartzeko modua.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.