Ostatu zerbitzuei lotutako prestazio ekonomikoa

Aldi baterako prestazio bat da, zainpeko apartamentu edo etxebizitza komunitarioko zerbitzu pribatuak ordaintzen laguntzeko, plaza publikorik ez dagoenean. Pertsonak edo haren familiak aukeratuko du baliabide pribatua, administrazioaren baimena dutenen artean.

Nork eska dezake?

65 urteko edo hortik gorako pertsonek, 1. graduko mendekotasuna aitortua izanik.

Non eska daiteke informazio gehiago edo eskabidea egin?

Bizilekuaren arabera egokitutako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.

Gizarte-langileak baloratu egingo du eskatutako baliabidea beharrezkoa eta egokia den.

Zenbatekoa Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuari lotutako udal prestazio ekonomikoa arautzeko udal ordenantzan zehazten da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.