Egaña mendian, Monasteriogurenen, abeltzaintza birsortzaileko gune bat izango da, nekazaritzako ekoizpen-eredu berrien saiakuntza egiteko
2024ko urriaren 28an argitaratua
Mendi hori Ingurugiro Gaietarako Ikastegiari atxikitzea onartu da Gobernu Batzordearen bileran, bertan ingurumena sustatu, ikertu eta zaintzeko lanak egiteko.
Monasterioguren kontzejuan dagoen Egaña mendiak proiektu pilotu bat hartuko du, basogintzako eta abeltzaintza dibertsifikatuko hainbat nekazaritza-eredu eta -jardunbide martxan jarrita.
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (CEA) garatzen duen CROPS4LIFE proiektuari lotuta dagoen ekimena da eta horren helburua da Vitoria-Gasteizko nekazaritzako elikagaien sistemaren ingurumen-aztarna murriztea, klima-aldaketaren aurkako mundu mailako borrokaren esparruan.
Proiektuaren faseetako bat da nekazaritza birsortzaileari buruzko esperientzia bat garatzea, ekonomia sozial eta solidarioan oinarritutako nekazaritzako ekoizpen-eredu berriak probatzeko. Abeltzaintza dibertsifikatuaren onurak aztertu dituzten ikertzaileek ziurtatu dutenez, ganadua bazkatzen den lursailek lurzoru osasungarri eta funtzionalagoak dituzte. Horrez gain, landareen produktibitatea eta mantenugaien birziklapena handitzen dira.
Proiektu pilotu horiek aurrera eramateko, Monasterioguren kontzejuan dagoen tokia aukeratu dute. Egaña mendia Udalarena da eta eta 900.000 metro koadroko azalera du. Horietatik 40 hektarea baino gehiagok, gainera, babes-itxitura dute. Eremu hesitu hori abeltzaintzako jardueretarako gune bihurtuko da, eta hegaztiak, ardi-azienda eta behi-azienda sartuko dituzte. Azienda sartzeak lursaila garbitzea, zuhaitz-masen kontserbazio-egoera hobetzea eta baso-suteak saihesten laguntzea ahalbidetuko du. Proiektu honen bidez, lehenik eta behin haragitarako 6 behi sartzea aurrez ikusi da eta, aurrerago, 24 ardi. Asmoa da denborarekin animalien kopurua handitzen joatea, onibarra mantentzeko beharrak bete arte.
Mendi hori Ingurugiro Gaietarako Ikastegiari atxikitzea onartu da Gobernu Batzordearen bileran, bertan ingurumena sustatu, ikertu eta zaintzeko lanak egiteko.
101114329 LIFE 22-GIC-ES-CROPS4LIFE
Co-funded by the European Union. Views and opinions expressed are however those of the author(s) only and do not necessarily reflect those of the European Union or CINEA. Neither the European Union nor the granting authority can be held responsible for them.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.