12 eta 30 urte bitartean baldin dituzu eta zure lagun taldearekin daukazun afiziorako leku bat behar baduzu. Gazte Factory programak espazio bat aurkitzen lagunduko dizu.
Jar zaitez gurekin harremanetan juventudtl3@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoaren bidez edo WhatsApp bidez, 626 74 49 36 telefonoan (Gazteria Bulegoko Whatsapp zenbakia).
Kontuan izan udal guneren batera sartu ahal izateko gutxienez 5 gaztek osatutako talde bat izan behar duzuela.
Kontaiguzu zein den zure kasua eta zure beharretara ondoen egokitzen den espazioa lortzen lagunduko dizugu.
Egon adi Gazteria Zerbitzuaren sare sozialetan ere (@vggaztea), urtero ekitaldi publikoak antolatzen baititugu talde horiekin, haien jarduera ezagutarazteko eta zabaltzeko.
Uztailan bukatu zen epea aurkezteko eta momentu honetan ebazten ari da.
Gazte Informazio Bulegoaren WhatsAppa: 626 74 49 36
juventudtl3@vitoria-gasteiz.org
Gazte Informaziorako Udal Bulegoa (Plaza Barria, 1, behea)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.