Jarduerarako lizentzia eskatu beharra duten jarduera eta instalazio sailkatuen zerrenda

7/2012 Legearen(Beste leiho batean irekiko da) bidez, aldatu egin da 3/1998 Legearen(Beste leiho batean irekiko da) arabera jarduera sailkaturako lizentzia eskatu beharra duten jarduera sailkatuen zerrenda. Hauxe da orain indarrean dagoen zerrenda:

  1. Dantza-sala, dantzaleku, klub, diskoteka, disko-bar, karaoke, pub edo antzeko establezimenduak.
  2. Ostalaritza-establezimenduak, jatetxeak eta jendaurreko ikuskizunetarako eta jolas-jardueretarako beste establezimendu batzuk, baldin eta, betiere, honako baldintza hauetakoren bat betetzen badute:
    • 300 lagun edo gehiagorentzako tokia izatea.
    • Lau ohmeko karga estandarrerako 50 wattetik gorako potentzia efikaza duen musika-ekipoa izatea.
  3. Azaleraren tratamenduak, pistola bidezko bernizatze- eta pintatze-lanak edo antzekoak egiten dituzten tailerrak; bai eta motordun ibilgailuak mantentzeko eta konpontzeko lanak eta antzeko lanak egiten dituzten tailerrak ere.
  4. Hainbat tailer eta lantegi (aroztegiak, galdaragintza-tailerrak, muntaia-tailerrak, mekanizaziokoak, okindegiak, gozotegiak, cateringak...), baldin eta instalatutako potentzia totala (mekanikoa eta elektrikoa, argiarena kenduta) 25 kW-ekoa edo handiagoa bada eta ekoizpenerako azalera 300 m2-tik gorakoa bada.
  5. Biltegiratzeko, salerosketarako eta erakusketarako jarduerak eta instalazioak, toxiko, arriskutsu edo sugarri gisa katalogatuta dauden produktu eta materialak baldin badituzte (500 kg-tik gora, bizitegirako hiri-lurzoruan, edo 1.000 kg-tik gora, gainerako lurzoruetan).
  6. Industriak, oro har.
  7. 100 kW-etik gorako potentzia instalatua duten argindarra ekoizteko instalazioak.
  8. Edozein motatako lurzoruan kokatutako erregai likido eta gaseosoak biltzeko instalazioak, 50.000 litrotik gora badute.
  9. Gasolina-zerbitzuguneak eta hornitegiak, eta erregai likidoak edota gaseosoak banatzeko instalazioak edo antzeko instalazioak.
  10. 20 ALU (azienda larri unitateak) baino gehiagoko abeltzaintzako ustiategiak eta etxeko eskortak, edo ustiategi baliokideak, irailaren 22ko 515/2009 Dekretuaren 3. artikuluko a) idatz-zatian agertzen diren proportzioen arabera, edo horren ordez aterako den araudiaren arabera; txakur-zaindegiak (hazkuntza eta hezkuntza), 25 txakur baino gehiago hartzeko lekua badute; denak ere, baldin eta lurzoru ez urbanizagarrian edo industriarako hiri-lurzoruan badaude.
  11. Etxeko abeltzaintza-jarduerak, alegia, 4 ALU (azienda larri unitateak) baino gehiago dituzten instalazioak, eta txakur-zaindegiak, den-denak, bizitegirako hiri-lurzoruan baldin badaude.
  12. Erauzketa-jarduerak.
  13. Instalazio nuklearrak eta erradioaktiboak.
  14. Hondakinak bildu, berreskuratu eta deuseztatzeko instalazioak.
  15. 500.000 m3 baino gehiagoko lekua daukaten lur eta harkaitzen betelanak, urtebete baino gehiago iraungo badute; azpiegitura linealetarako obrei lotutakoak izan ezik.
  16. Hondakin-urak arazteko instalazioak eta edateko ura tratatzeko instalazioak.
  17. Arrain-haztegiak.
  18. Abere-hiltegiak.
  19. Errauste-labeak.
  20. 3/1998 Legearen(Beste leiho batean irekiko da) 55. artikuluak xedatzen duenaren arabera, osasunean eta ingurumenean antzeko eragina daukaten beste jarduerak.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: