Gasteizek 3 udal-rokodromo ditu eta Ariznabarreko, Hegoaldeko eta Salburuko gizarte etxeetan kokatuta daude. Horietan, udal-ikastaroak eta lehiaketa ofizialak egiteaz gain, eskalada autonomoa egin daiteke.
Sartzeko, eguneko sarrera edo bonua (hileko, hiruhileko edo denboraldikoa) erosi behar da.
Irailetik ekainera:
Uztailean:
Abuztuan: itxita.
Edukiera: 60 pertsona. Instalazioa denbora-mugarik gabe erabili daiteke, irekita dagoen bitartean. Informazio gehiago: Ariznabarreko rokodromoa.
Edukiera: Boulderrean, 16 pertsona. Rokodromoan,26. Instalazioa denbora-mugarik gabe erabili daiteke, irekita dagoen bitartean. Informazio gehiago: Hegoaldeko rokodromoa.
Edukiera: 32 pertsona. Instalazioa denbora-mugarik gabe erabili daiteke, irekita dagoen bitartean. Informazio gehiago: Salburuko rokodromoa.
Sarrerak Ariznabarra kiroldegian eta Hegoalde eta Salbura gizarte-etxeetan eskuratu daitezke.
Oharra: 18 urtetik beherakoek gurasoen edo tutoreen baimena behar dute. Baimena deskargatu(pdf).
Eguneratze-data: 2026ko urtarrilak 1a
Arnesak alokatzeko zerbitzua dago, bakarrik rokodromoan bertan erabiltzeko. Alokairuaren prezioa 1,25 €-koa da. Aseguratzeko "gri-gri" aparatua doan uzten da.
Rokodromoetan Gizarte Etxeen eta Kirol instalazioen araudia bete beharra dago, baita ekipamendu horien berariazko arauak ere.
Eskaladarako jantzi egokiak eta berariazkoak eraman behar dira, baita horretarako ezinbesteko materiala ere. Gainerako gauzak armairuetan utzi beharko dira. Boulderrean ezin da bestelako materialik utzi.
Hormak eta boulderrak erabiltzeko programatutako jarduerek, kolektiboek, eskolek eta abarrek dute lehentasuna. Gutxienez astebeteko aurrerapenarekin emango da jarduera horien berri eta ordutegiaren berri, informazio-kartel baten bidez.
Instalazioak osorik edo zati bat ixtea dakarten ekitaldien eta konponketen berri emango zaie erabiltzaileei, informazio-kartel baten bidez.
Hemen jaso ez diren kasuak eta egoerak teknikari arduradunek edo udal teknikariek ebaluatuko dituzte.
www.vitoria-gasteiz.org/kirolak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.