Ariketa gelak

emakumea eta gizona kirola egiten

Ariketa gela jarduera fisiko moderatua egin nahi duten pertsonentzako da, hau da, kirol jardueran hasten direnentzako edo kirola praktikatzeko ohitura handirik ez dutenentzako.

Jendearentzat zabaltzeko ordutegian erabil daitezke, aurretiaz ordubetez erabiltzeko txartela erosiz gero. Abonatuek ez dute zertan erabiltzeagatiko gehigarria ordaindu beharrik.

Gela erabilerrazak dira, baita kirol tresneria erabiltzen ohituta ez dagoen jendearentzat ere. Hiru gune dituzte: gune aerobikoa (lasterka egiteko zintak, bizikletak, bizikleta horizontala, eliptikoak), tonifikazio gunea (horma-barrak eta intentsitate zerrendak) eta malgutasun ariketak eta abdominalak egiteko gunea. Gainera, zenbait paneletan era grafiko eta errazean azaltzen dira ariketak eta egiteko modua.

Informazio gehiago Ariketa gelen funtzionamenduaren inguruan pdf.

Ariketa gelak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.