Gazte lonjak

Gure superheoriak, Superlonjez, gidatuko zaituzte gomendio batzuekin lonjak erabiltzeko.

https://www.youtube.com/playlist?list=PL3qy2ZNcrlYoVfSM3Ex83oattgKdrnW_k(Beste leiho batean irekiko da)

Lonjei buruz iritzia edo ideia edo proposamen bat eman nahi baduzue posta elektroniko honen bidez egin dezakezue: gazteria@vitoria-gasteiz.org

Lonjen erabilera

Lonja lagunen arteko topagune eta aisialdirako leku bat da, udal-araudi espezifikoa ez dago horri buruz. Dena den, lonja batean parte hartzeak eskubideak eta betebeharrak dakartza, eta auzokideekin eta zuen arteko bizikidetasun begirunetsua eskatzen du.

Horregatik eta lokala modu egokia eta ziur gozatzeko gida hau aurkezten dizuegu.

pdf Gazte lonjei buruzko gomendioen gida Zuen lonjaren esperientzia ahalik eta seguru eta abegikorren izan dakizuen, bai zuen zeuon arteko harremanean, baita bizilagunekikoan ere.

Gazte lonjei buruzko 2012an egindako ikerketaren eta Gazte Plana baloratzeko egindako inkesten arabera, 14 30 urte arteko pertsonek %11ren eta %14ren artean lonja bat daukate. Hauei gehitu behar da lonjatik pasatzen diren lagunak edo familiarrak. Beraz hiriko gazte askok ezagutzen eta erabiltzen dituzte lonjak topagune bezala.

Kontuan izan

Zure kuadrillarekin biltzeko leku berri bat bilatzen duzunean gauza batzuk kontuan hartu behar duzu. Nahiz eta udal-arau espezifikoa gazte lonjei buruz ez egon, lokalak bete behar izango lituzkeen ezaugarriak ezartzen dituzten beste arau eta lege batzuk badaude.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: