Maturana Berastegi jauregi birgaikuntzako proiektua (2. fasea)

Dossierra: 2023/EU_AOBR/0006(Beste leiho batean irekiko da)

Epea: 18 hilabete. 2024/08/13 - 2026/02/13

Kontratista: VALUARTE CONSERVACION DE PATRIMONIO S.L

Aurrekontua BEZ barne: 2.189.433,77 €

Kontrola eta ikuskapena: Plangintzaren eta Proiektuen Zerbitzua (Arkitektura)

Lizitazio hau Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsez finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren barruan kokatzen da, zeina Ministro Kontseiluaren 2021eko uztailaren 13ko Erabakiaren bidez onartu baitzen behin betiko, Europako Batzordeak 2021eko ekainaren 16an onartutako proposamena oinarri hartuta, eta Helmugetako Jasangarritasun Turistikoaren Estrategiaren arabera garatuko da (2022ko deialdia).

Deskribapena

Lehengo fasea

Maturana Jauregia

2023an, urgentziazko esku-hartze bat egin zen jauregiaren narriadura geldiarazteko, batez ere Hedegile kaleko fatxada egonkortzeko eta fatxada horren hegalkinak egonkortzeko, altxatuta eta berme-mentsulak oso hondatuta baitzeuden. 2021ean eroritako estalkiaren zatia ere berreraiki zuten. Bestalde, bi gune egokitu ziren: sarrerako ezkaratza eta antzinako kotxetegia, azken hori bisitarientzako harrera-gune gisa, eta Jauregi Errenazentisten Ibilbidean kokatutako bisita gidatu batzuen abiapuntua da, jauregien historia eta higiezinen jabe diren familiak ezagutzeko aukera ematen dutenak.

Esku-hartze horri esker, Maturana Berastegik Hispania Nostra(Beste leiho batean irekiko da)ko Zerrenda Gorritik atera ahal izan du, eta erabilera turistikoa eta kulturala izan du orain.

Bigarren fasea

Maturana Berastegi jauregia kontserbatzeko eta birgaitzeko lanen bigarren fasean, eraikinaren egitura sendotzeari ekingo zaio, bai eta fatxadak hobetzeari eta leheneratzeko beste lan batzuei ere.

Obra berriak egiteko epea 18 hilabetekoa izango da, eta zati bat Europak finantzatuko du. Jasangarritasun-irizpideei jarraituko zaie, eta beste zeregin batzuk ere egingo dituzte: irisgarritasuna hobetzea, beirak eta arotzeria ordezkatzea, fatxadako arotzeria metalikoa eta errementeria berreskuratzea eta LED argiztapen-sistema instalatzea, besteak beste

Jarduketa horiek guztiak arkeologia-kontrolaren pean egingo dira. Hori dela eta, lanek irauten duten bitartean, egindako lan bakoitza dokumentatzeaz arduratuko den teknikari arkeologo bat egongo da bertan.

Eraikina berreskuratzea eta balioa ematea beste urrats bat da etorkizunean Hiriaren Memoria Gunea bihurtzeko.

Proiekturaren irudiak

Maturana Berastegi Jauregiaren planoa (egungo egoera) pdf

Maturana Berastegi Jauregiaren planoa (berritzea) pdf

Lanen irudiak

(Laster)

Historia

Maturana Berastegi jauregia XIV. mendekoa da, eta Hedegile kaleko 141. zenbakian dago, XIII-XIV. mendeetako eraikinen aztarnak gordetzen dituen orube baten gainean. Eraikin horiek Erdi Aroko muinoaren hegaletan hiriak izandako handitzearen ondorio izan ziren.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.