CEAren 2023. urteko oroitza-txostena aurkeztu dugu

2024ko uztailaren 22an argitaratua

CEAren oroitza-txostena 2023 eu

CEAren konpromiso aldaezina agertzen da 2023ko memoria honetan. Proiektuz proiektu, gure xedeetan aurrera darraigu, aurrera egiteko aha#leginean krisi klimatiko eta globala konpontzeko zain ditugun hiru trant#sizioetan: karbonoarekiko mendekotasunetik askatuko gaituen trantsizio energetikoa; produktibismotik eta ekonomia linealetik urrun dauden ere#du berriak definituko dituen trantsizio ekonomikoa; eta, agian garrantzit#suena, XXI. mendea ezin dela industria iraultzaren begiekin bizi ulertzeko balioko digun trantsizio soziala.

Gure ekintza 27 mugarri nagusitan laburbildu ditugu, 2023an landu genituen lan ildoak erakusteko. Horrez gain, 8 europar proiektutan hartu genuen parte, hiri jasangarritasuneko nazioarteko 10 saretan izan ginen eta esparru askotako erakunde anitzekin elkarlanean aritu ginen. Herritarren aktibazioko ekintzen bidez, 75 ikastetxetako 14.345 ikaslerekin egin genuen lan eta ikasle ez diren beste 14.833 pertsonari 518 jarduera desberdin eskaini genizkien.

CEAren 2023ko oroitza-txostena (PDF)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.