Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Hondakinen prebentzioari eta bereizketari buruzko tailerra: Nora doan hondakinak?

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Ingurumena eta Klimaren aldeko ekintza

Izena eman online

Azalpena

Egungo sistema ekonomikoa hazkunde eredu “lineal” batean oinarrituta dago, ondasun eta zerbitzuen produkzioan oinarritzen delarik eta “erabili-kontsumitu-bota” jarraibideak jarraitzen dituelarik. Eredu horrek baliabide naturalen erabilera intentsiboa dakar, eta presio handia eragiten du ingurumenean. Presio horren adibide hurbil bat da gaur egun sortzen den hondakin bolumen handia; izan ere, Gasteizen urtero ia 95.000 t sortzen dira.

Ikasleak udal-hondakinen sorrerak sortutako eraginen eta horiek behar bezala kudeatzearen garrantziaren inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin, tailer hau planteatzen da. Tailer honetan aurkezpen labur bat egingo da hondakin frakzioei eta bakoitzak jasotzen dituen tratamenduei buruz, eta Gasteizko instalazioetan (etxetik birziklatze plantara) dauden instalazioak aurkeztuko dira. Amaitutakoan, ikasleek hainbat hondakin sailkatu egin beharko dituzte, dagozkien edukiontzietara botaz.

Balioak

  • Jasangarritasuna
  • Baterako erantzunkizuna
  • Ingurumen kontzientzia.

Helburuak

  • Hondakinen hierarkia ezagutaraztea eta ikasleen artean praktika onak sustatzea, hondakinen prebentzioaren, berrerabilpenaren eta, birziklatzearen garrantzia azpimarratuz.
  • Belaunaldi berriak hondakinen kudeaketa egokiaren garrantziaz sentsibilizatzea eta hondakinen kudeaketan ohitura berriak irakastea.
  • Gasteizko hondakinen egoera ezagutaraztea.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. mailetarako

Antolamendua

  • Lekua: Gasteizko ikastetxeak.
  • Egutegia: 2024ko urritik 2025eko martxora (biak barne).
  • Ordutegia: 9:00etatik 13:00ra.
  • Iraupena: tailer bakoitzak 50 minutuko iraupena du.
  • Gehienezko parte hartzaile kopurua: 30.
  • Garraioa: ez.
  • Hezkuntza: Gaztelera, Euskera.

Parte-hartze baldintzak

  • Doako jarduera.
  • Ikastalde bakoitza bere irakaslearem laguntza izan beharko du, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
  • Jarduera bertan behera uzten bada, horren berri eman beharko zaio Gasteizko Udalari, gutxienez bi lanegun lehenago eta behar bezala justifikatuta. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
  • Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzen duela zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu Gasteizko Udaleko Hondakinen Kudeaketaren Atala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua.

Informazioa

  • Antolatzailea: Gasteizko Udaleko hondakinen kudeaketaren Atala).
  • Helbidea: Pintor Teodoro Dublang 25 kalea
  • Kontaktua:
    • Hondakinen Kudeaketaren Atala. Diego Malo 945 16 16 16 (luzapena 4184)
    • Ikastetxean jardueraren arduraduna. Unai Uberetagoena (VERMICAN) 623 21 00 46.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.