Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Hondakinen prebentzioari eta bereizketari buruzko tailerra: Organikoa birziklatu

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Ingurumena eta Klimaren aldeko ekintza

Izena eman online

Azalpena

Egungo sistema ekonomikoa hazkunde eredu “lineal” batean oinarrituta dago, ondasun eta zerbitzuen produkzioan oinarritzen delarik eta “erabili-kontsumitu-bota” jarraibideak jarraitzen dituelarik.

Eredu horrek baliabide naturalen erabilera intentsiboa dakar, eta presio handia eragiten du ingurumenean. Presio horren adibide hurbil bat da gaur egun sortzen den hondakin bolumen handia; izan ere, Gasteizen urtero ia 95.000 t sortzen dira.

Ikasleak udal-hondakinen sorrerak sortutako eraginen eta horiek behar bezala kudeatzearen garrantziaren inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin, tailer hau planteatzen da.

Tailer honetan frakzio organikoaren bereizketa sustatzeko asmoz, bio-hondakinen inguruan hitz egingo da (zer da, non sortzen da). Halaber, Gasteizen materia organikoa kudeatzeko dauden aukerak azalduko dira (konpostajea eta 5. edukiontzia), baita horietako bakoitzaren arriskuak eta/edo onurak ere. Amaitzeko, honako jokoa egingo da: zer botatzen da edukiontzi marroian?

Balioak

  • Jasangarritasuna
  • Baterako erantzunkizuna
  • Ingurumen kontzientzia.

Helburuak

  • Hondakinen hierarkia ezagutaraztea eta ikasleen artean praktika onak sustatzea, hondakinen prebentzioaren, berrerabilpenaren eta, birziklatzearen garrantzia azpimarratuz.
  • Belaunaldi berriak hondakinen kudeaketa egokiaren garrantziaz sentsibilizatzea eta hondakinen kudeaketan ohitura berriak irakastea.
  • Gasteizko hondakinen egoera ezagutaraztea.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza 4., 5. eta 6. mailetarako

Antolamendua

  • Lekua: Gasteizko ikastetxeak.
  • Egutegia: 2024ko urritik 2025eko martxora (biak barne).
  • Ordutegia: 9:00etatik 13:00ra.
  • Iraupena: tailer bakoitzak 50 minutuko iraupena du.
  • Gehienezko parte hartzaile kopurua: 30.
  • Garraioa: ez.
  • Hezkuntza: Gaztelera, Euskera.

Parte-hartze baldintzak

  • Doako jarduera.
  • Ikastalde bakoitza bere irakaslearem laguntza izan beharko du, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
  • Jarduera bertan behera uzten bada, horren berri eman beharko zaio Gasteizko Udalari, gutxienez bi lanegun lehenago eta behar bezala justifikatuta. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
  • Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzen duela zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu Gasteizko Udaleko Hondakinen Kudeaketaren Atala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua.

Informazioa

  • Antolatzailea: Gasteizko Udaleko hondakinen kudeaketaren Atala).
  • Helbidea: Pintor Teodoro Dublang 25 kalea
  • Kontaktua:
    • Hondakinen Kudeaketaren Atala. Diego Malo 945 16 16 16 (luzapena 4184)
    • Ikastetxean jardueraren arduraduna. Unai Uberetagoena (VERMICAN) 623 21 00 46.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.