Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Bisitak hondakinak kudeatzeko Gasteizko instalazioetara: Jundizko tratamendu-planta eta Gardelegiko zabortegia
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Ingurumena eta Klimaren aldeko ekintza
Azalpena
Vitoria-Gasteizko hondakinak kudeatzeko instalazioetara bisita gidatuak egiteko prograren barruan hainbat ibilbide daude, eta osagarri gisa, zenbait jarduera didaktiko, tailer eta lan saioak egingo dira. Bisitatu daitezkeen instalazioak honakoak dira:
- Jundizko tratamendu mekaniko biologikoko planta (TMB): Etxeetako eta ekoizle handien gaikako bilketatik datozen frakzio organikoa eta errefusa tratatzen dituen planta. Ekipamendu horiek ezagutzeko aukera izateak hondakinak behar bezala bereiztearen garrantziaz jabetzea dakar. Horrela, ahalik eta material gehien berreskuratuko da ekoizpen-prozesuetan berriro sartzeko, eta hondakin organikoen kasuan, konpostaren bidez. Horrela, lehengai berriak erauzteko beharra saihestuko da, eta gure eguneroko kontsumoak eragindako inpaktua murriztuko da.
- Gardelegiko zabortegia: Bisita honetan, etxean bereizten ez ditugun eta gainerakoen edukiontzira botatzen ditugun hondakinen norakoa ezagutuko da. Zabortegiak hondakin ez-arriskutsuak eta geldoak jasotzen ditu, gehienak beste sailkapen instalazio batzuetako errefusak. Jatorrian bereizteak duen garrantziaz jabetzeko leku egokia da.
Balioak
- Erantzunkizuna
- Jasangarritasuna.
Helburuak
- Gasteizko hondakinak kudeatzeko instalazioak ezagutzea.
- Hondakinen arazoaz sentsibilizatzea.
- Hondakinen prebentzioa, berrerabilpena eta birziklapena sustatzea.
Hartzaileak
- Lehen Hezkuntza 1.,, 2., 3., 4., 5. eta 6. mailetarako
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 1., 2., 3.,eta 4. mailetarako
- Batxillergoa 1., eta 2. mailetarako
Antolamendua
- Lekua: Ikastetxean jasotzea eta proposatutako instalazioa bisitatzea.
- Egutegia: 2025eko apirilean, maiatzean eta ekainean
- Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara
- Iraupena: 4 ordu (prestatzeko ordu 1 eta bisitarako 3)
- Gehienezko parte-hartzaile kopurua: 30
- Garraioa: jardueraren barruan.
Parte-hartze baldintzak
- Doako jarduera
- Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
- Autobusa jarduera hasi baino 15 edo 20 minutu lehenago joango da ikastetxera.
- Jarduerara joaterik ez balego, GASTEIZKO UDALAri jakinarazi eta arrazoi justifikatua azaldu beharko litzaioke, gutxienez bi lanegun lehenago. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
- Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzen duela zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu Gasteizko Udaleko Hondakinen Kudeaketaren Atala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua.
Informazioa
- Antolatzailea: Gasteizko Udaleko hondakinen kudeaketaren Atala).
- Helbidea: Pintor Teodoro Dublang 25 kalea
- Kontaktua:
- Hondakinen Kudeaketaren Atala. Diego Malo 945 16 16 16 (luzapena 4184)
- Ikastetxean jardueraren arduraduna. Unai Uberetagoena (VERMICAN) 623 21 00 46.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.