Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Bisitak hondakinak kudeatzeko Gasteizko instalazioetara: Gardelegiko Zabortegia eta Garbigunea

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Ingurumena eta Klimaren aldeko ekintza

Izen eman online

Azalpena

Vitoria-Gasteizko hondakinak kudeatzeko instalazioetara bisita gidatuak egiteko prograren barruan hainbat ibilbide daude, eta osagarri gisa, zenbait jarduera didaktiko, tailer eta lan saioak egingo dira. Bisitatu daitezkeen instalazioak honakoak dira:

  • Gardelegiko zabortegia: Bisita honetan, etxean bereizten ez ditugun eta gainerakoen edukiontzira botatzen ditugun hondakinen norakoa ezagutuko da. Zabortegiak hondakin ez-arriskutsuak eta geldoak jasotzen ditu, gehienak beste sailkapen instalazio batzuetako errefusak. Jatorrian bereizteak duen garrantziaz jabetzeko leku egokia da.
  • Gardelegiko garbigunea: Etxeko hondakinak eta antzekoak gaika biltzeko zentroa, Reutilizagune proiektuaren bidez berrerabiltzeko edo baimendutako kudeatzaileek zuzenean birziklatzeko.

Balioak

  • Erantzunkizuna
  • Jasangarritasuna.

Helburuak

  • Gasteizko hondakinak kudeatzeko instalazioak ezagutzea.
  • Hondakinen arazoaz sentsibilizatzea.
  • Hondakinen prebentzioa, berrerabilpena eta birziklapena sustatzea.

Hartzaileak

  • Lehen Hezkuntza 1.,, 2., 3., 4., 5. eta 6. mailetarako
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 1., 2., 3.,eta 4. mailetarako
  • Batxillergoa 1., eta 2. mailetarako

Antolamendua

  • Lekua: Ikastetxean jasotzea eta proposatutako instalazioa bisitatzea.
  • Egutegia: 2025eko apirilean, maiatzean eta ekainean
  • Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara
  • Iraupena: 4 ordu (prestatzeko ordu 1 eta bisitarako 3)
  • Gehienezko parte-hartzaile kopurua: 30
  • Garraioa: jardueraren barruan.

Parte-hartze baldintzak

  • Doako jarduera
  • Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
  • Autobusa jarduera hasi baino 15 edo 20 minutu lehenago joango da ikastetxera.
  • Jarduerara joaterik ez balego, GASTEIZKO UDALAri jakinarazi eta arrazoi justifikatua azaldu beharko litzaioke, gutxienez bi lanegun lehenago. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
  • Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzen duela zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu Gasteizko Udaleko Hondakinen Kudeaketaren Atala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua.

Informazioa

  • Antolatzailea: Gasteizko Udaleko hondakinen kudeaketaren Atala).
  • Helbidea: Pintor Teodoro Dublang 25 kalea
  • Kontaktua:
    • Hondakinen Kudeaketaren Atala. Diego Malo 945 16 16 16 (luzapena 4184)
    • Ikastetxean jardueraren arduraduna. Unai Uberetagoena (VERMICAN) 623 21 00 46.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.