Gasteiz hiriko etxebizitzak eta egoitza-eraikinak birgaitzeko laguntza-deialdia, 2024-2025 aldirako

Gasteiz hiriko etxebizitzak eta egoitza-eraikinak birgaitzeko ekintzak sustatzearren laguntza ekonomikoak ematea.

Epea | Aplikazio-eremua | Zenbatekoa | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Epea

2024ko martxoaren 26tik 2025eko abenduaren 31ra, 2024ko martxoaren 25ko ALHAOn 36. Zk. ezarritakoaren arabera(Beste leiho batean irekiko da).

Aplikazio-eremua

Laguntza-deialdi honen aplikazio-eremua Gasteizko udalerria izango da, Gasteizko Erdi Aroko hiriguneko etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzeko indarrean den laguntza-deialdiaren eraginpeko eremua izan ezik.

Eremu degradatu deklaratutako eremuek dirulaguntza-ehuneko handiagoa izango dute, deialdi honen 7.3 apartatuan xedatutakoaren arabera.

Eremu degradatu deklaratutako eremuak, Eusko Jaurlaritzak horretarako egindako deklarazioaren arabera (I. Eranskina):
Auzoa Agindua onetsi zen eguna EHAAn edo ALHAOn argitaratu zen eguna
Abetxuku 2019/10/29 2019/10/20
Adurtza 2020/03/12 2020/03/25
Arana 2021/03/10 2021/03/24
Ariznabarra 2020/03/12 2020/03/25
Koroatzea 2017/12/22 2018/02/05
Angloa 2021/09/15 2021/09/29
Judimendi 2021/09/15 2021/09/29
San Kristobal 2021/03/10 2021/03/24
Zaramaga 2019/10/29 2019/11/20

Zenbatekoa

Dokumentazioa

Jabekideen erkidegoko obrak

Obra partikularrak

Araudia

Izapideak

Aurrez aurre

Oharrak

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako moduan aurkeztu ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta-bulegoen bitartez.

Ematen dituzun datu pertsonalak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Horren gaineko eskubideez baliatu nahi izanez gero —datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu—, herritarrei laguntzeko bulegoetako batera jo beharko duzu.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.