Gasteizko Udalaren Jokabide-Kodea eta Printzipio Etikoak - Next Generation Funtsak

Kode Etikoa

UE, Gobierno de España, PRTR, Ayto Vitoria-Gasteiz

Atxikimendua

Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko martxoaren 8an onartu zuen Gasteizko Udalaren Jokabide-Kodea eta Printzipio Etikoak, "Next Generation Eu" Berreskurapen Tresna Europarraren Esparruan Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren erakunde onuradun gisa. Era berean, Gasteizko Udalaren Osoko Bilkura aho batez atxiki zitzaion Kodeari 2024ko martxoaren 15ean, ostirala.

Kodearen inguruan

Jokabide kode honek jasotzen ditu Udalaren barruan Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik jaso zitezkeen funtsak edozein fasetan eta formatan kudeatzen dituzten pertsona guztien portaerak gidatu behar dituzten funtsezko printzipioak.

Bertan ehazten dira Udaleko langileek eta kargu hautetsiek beren eginkizunak goki betetzeko kontuan izan beharko lituzketen oinarrizko printzipioak, arduteko arauak eta jokabideak. Horiek guztiak konprometituta daude erritarrei zerbitzua ematearekin, interes orokorrak defendatzearekin eta esleituta dituzten zereginak arduraz betetzearekin, indarrean dagoen ordenamendu juridikoari jarraituz eta hura betez.

Helburuak

Kode honek osatu egiten ditu Gasteizko Udalak orain arte hartutako neurriak, eta BEEParen egungo eskakizunetara egokitzen ditu, zerbitzuaren kalitate- politikekin, gardentasunaren kulturarekin eta gobernu onarekin duen konpromiso irmoarekin bat etorriz. Kodearen asmoa da Udalaren egituraren eremu guztietan, udal langile guztiei (funtzionarioak, lan-kontratukoak eta behin-behinekoak), kargu hautetsiei eta zuzendariei eska dakizkiekeen obligazio eta eginbehar nagusiak —baita haien jardunean uste izatekoak diren printzipio etikoak eta zintzotasuna ere— hobeto ezagutzeko gida eta hedabide izatea.

Lanketa

Gasteizko Udalaren Jokabide-Kodea eta Printzipio Etikoak, "Next Generation Eu" Berreskurapen Tresna Europarraren Esparruan Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren erakunde onuradun gisa, hau egiteko, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko jarraibideak bete dira, bai eta irailaren 29ko HFP 1030/2021 Aginduak(Beste leiho batean irekiko da) —zeinaren bidez eratzen baita Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema— 6. artikuluan aipatutako iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitu, hauteman eta zuzentzeko mekanismoak indartzeko orientabideen dokumentuaren IV. eranskinean jasotako eredua ere; Ogasun Ministerioak 2022ko urtarrilaren 24an argitaratu zuen aipatutako dokumentua.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.