Gizarte-baliabideei eta prestazioei buruzko informazio-hitzaldiak
Gizarte Zerbitzuek informazio-hitzaldiak eskaintzen dituzte honako hauek ezagutarazteko:
- Adinekoak eta familia zaintzaileak.
- Gizarte-prestazioak eta laguntza ekonomikoak.
Adinekoentzako eta zaintzaileentzako baliabideei buruzko hitzaldiak
Saio hauetan, adinekoentzat eta/edo mendeko pertsonentzat eta familia zaintzaileentzat Gasteizen dauden baliabideei eta laguntzei buruzko informazioa emango da.
Hitzaldiak Bizan Aranan eta Bizan Koroatzean izango dira. Parte hartzeko, ezinbestekoa da izena ematea. Bertaratutako pertsona guztiek egin beharko dute, nahiz eta familia-unitate berekoak izan. Izen-ematea telefonoz egin daiteke (010 edo 945 16 11 00), edo online.
Bizan Arana
Astearteak, 10:00etatik 11:30era eta astelehenak 17:00etatik 18:30era. Bizan Aranan izena eman
Bizan Koroatzea
Ostegunak, 17:00etatik 18:30era Bizan Koroatzean izena eman
Adinekoentzako eta zaintzaileentzako hitzaldiak proiektu honen barruan daude: Zaintzako Gizarte Zerbitzuen bidean.
Laguntza ekonomikoei eta bestelako gizarte-prestazioei buruzko hitzaldiak
Ba al dakizu Gasteizko Udalak laguntzak eskaintzen dituela pertsonek eta familiek oinarrizko premiei aurre egin ahal izan diezaieten, hala nola, elikadurari, ostatuari, jantziei, energiari, osasunari eta beste gastu pertsonal batzuei?
Saio auetan, zer laguntza dauden, zer baldintza bete behar diren eta nola eta non eskatu behar diren jakingo duzu. Gainera, zure zalantzak argitu ahal izango dituzu.
Hitzaldiak Aldabe, Landatxo eta Hegoalde gizarte etxeetan eskainiko dira.
Bertaratzeko, ezinbestekoa da izena ematea. Senideekin joaten bazara, horiek ere izena eman beharko dute.
Izen-ematea telefonoz egin daiteke (010 edo 945 16 11 00), edo online.
Aldabe gizarte-etxea
Ostegunak, 12:00etatik 13:30era Aldaben izena eman
Hegoalde gizarte-etxea
Ostegunak,12:00etatik 13:30era Hegoalden izena eman
Ibaiondo gizarte-etxea
Ostegunak, 11:30etik 13:0era Ibaiondon izena eman
Iparralde gizarte-etxea
Ostegunak, 11:00etatik 12:30era Iparralden izena eman
Judimendi gizarte-etxea
Asteazkenak, 10:00etatik 11:30era Judimendin izena eman
Lakua gizarte-etxea
Astearteak, 11:00etatik 12:30era Lakuan izena eman
Landatxo gizarte-etxea
Asteazkenak, 09:00etatik 10:30era Landatxon izena eman
Pilar gizarte-etxea
Astelehenak, 12:00etatik 13:30era. Pilarren izena eman
Salburua gizarte-etxea
Ostegunak, 09:30etik 11:00etara Salburuan izena eman
Zabalgana gizarte-etxea
Asteazkenak, 11:30etik 13:00etara Zabalganan izena eman
Antolatzailea
Komunitate Jardueren Zerbitzua, Gasteizko Gizarte Politiken Saila.
vitoria.gasteiz.org/gizartezerbitzuak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.