Gizarte-Zerbitzuak Bizanen

Esperientzia berri bat hasi da adineko pertsonen eta familia zaintzaileen arreta hobetzeko: 2024ko apiriletik aurrera, Arana eta Aldabeko Oinarrizko Gizarte-Zerbitzuetako adinekoentzako arreta Bizanetan emango da. Zehazki, Arana, Koroatzea eta Landazuriko BIZANetan.

Esperientzia hori aipatutako bi eremuetan hasi da, eta arretaren kokapena aldatzetik harago doa. Berritasun nagusia izango da autonomia pertsonala sustatuko duen zaintza-plan bat gauzatzea, etxebizitzetatik hurbilago eta tratuan gertuagoko arreta emanez.

Aldaketa honekin, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren eta BIZANen baliabideak elkarrekin eta koordinatuta arituko dira. Gizarte-langile bat izango da pertsona bakoitzaren erreferentea, eta adinekoak zein haren familiak behar dituzten udal-baliabideak eta zerbitzuak kudeatuko ditu.

Nola eskatu hitzordua

  • Zure lehenengo hitzordua baldin bada, telefono hauetara deitu dezakezu:
  • Jada arreta jasotzen ari bazara eta beste hitzordu bat behar baldin baduzu, deitu 945 16 11 00 edo 010 zenbakira.

Baliabideei buruzko hitzaldiak

Arreta-eredu berri horrekin batera, Gizarte Zerbitzuek informazio-saioak eskainiko dituzte. Hitzaldi horietan, adineko pertsonentzako eta familia zaintzaileentzako dauden baliabideak emango dira ezagutzera. Hitzaldiei buruzko informazio gehiago

Zainketen gizarte-zerbitzuak

Esperientzia hau Zaintzako Gizarte Zerbitzuak sustatzeko proiektuaren barruan kokatzen da. Informazio gehiago.

Gizarte Zerbitzuen ataria: vitoria-gasteiz.org/gizartezerbitzuak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.