Ekainaren 9ko Europar Pralamenturako hauteskundeetarako hauteskunde-mahaiak osatzeko zozteka egin dute

Hauteskunde-deialdi honetarako zozketa 2024ko maiatzaren 13an egin da, Udaletxean, goizeko 09:00etan.

Hauteskunde-mahaietako karguak hauteskunde-mahai bakoitzari dagokion hautesle-zerrendako pertsonen artean zozketatzen dira, baldin eta irakurtzen eta idazten badakite eta 70 urtetik beherakoak badira.

Lehendakariak eta bi mahaikidek osatzen dute hauteskunde-mahai bakoitza. Lehendakariek Batxilergoko edo bigarren graduko Lanbide Heziketako titulua eduki beharko dute, edo besterik ezean, eskola graduatua edo baliokidea. Kargu bakoitzeko bi ordezko ere izendatuko dira.

Nola jakin dezaket hauteskunde-mahaian egotea egokitu zaidan?

Maiatzaren 13ko zozketa egin ondoren, titular eta bi ordezkoei jakinaraziko zaie.

  • Jakinarazteko hiru saio egingo dira.
  • Banakako jakinarazpenez gain, maiatzaren 14an, 15ean eta 16an mahaian egotea egokitu den kontsultatu ahalko da gizarte-etxeetan, aldez aurretik hitzordua eskatu beharrik izan gabe. Kontsulta idatziz egingo da, eta pertsonala izango da, hau da, ezin da beste pertsona bati buruzko informazioa eskatu, ordezkatze-agiria eta ordezkatuaren identifikazio-agiriaren fotokopia aurkeztu ezean.

Jakinarazpenen txandak, pertsona nahikorik ez badago

Lehenengo zozketa egin ondoren hauteskunde-batzordeak uste badu ez dagoela bermatuta hauteskunde-mahaiak osatu ahal izatea, baliteke beste zozketaren bat egitea gerora.

Jakinarazpenen lehen txanda horren ondoren, ohikoa da txanda berriak eta segidakoak egitea; izan ere, lehen esan bezala, hainbat arrazoik eragiten dute bete beharreko mahaietan lanpostu hutsak sortzea.

Ondorengo jakinarazpen horietarako, hasierako zozketan mahaietako bakoitzeko hautatu ziren 14 ordezkoen artetik aukeratzen dira hautagaiak. Oro har, hauteskunde-prozesu bakoitzean zozketa bakarra egin behar da, baina 4 jakinarazpen-txanda ere egin behar dira, mahai guztiak osatzeko.

Hauteskunde-mahaiko kide izatearen kontrako alegazioak

Mahaiak osatzeko jakinarazpenak banatu ondoren, 7 eguneko epea emango da eskualdeko hauteskunde-batzordearen aurrean alegazioak aurkezteko.

Hautatutako pertsonak 65 urte baino gehiago badu, uko egin ahalko du, zuribidea eskualdeko hauteskunde-batzordearen aurrean aurkeztu ondoren.

Kontsultatu aitzakien irizpideak. pdf

Alegazio-inprimakia pdf

Hauteskunde-batzordeak hurrengo 5 egunetan ebatziko ditu alegazioak, eta ez da errekurtsoa aurkezteko aukerarik izango.

Interesgarria izan dakizuke

Hauteskunde-mahaiak osatzea Gasteizen

Jakinarazpenei buruzko datuak kontsultatu

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea
Harremanetarako beste kontaktu bat:

Jasotako iruzkinak

Página web: Realizado el sorteo de las mesas electorales para las elecciones del 21 de abril al Parlamento Vasco

  • Me cuesta entender por qué no es posible con los certificados digitales conocer si me ha tocado formar parte de una mesa electoral.

    Este proceso debería poder realizarse también y sobre todo de forma digital teniendo en cuenta que las personas mayores de 70 años no pueden formar parte y los menores de esa edad están muy ocupados trabajando y conciliando a la vez.

    M.F.D. Muy triste 2024/03/25 00:21:54 Erantzuna eman zaio

  • Agradecemos que haya incluido su sugerencia en el Buzón ciudadano. Su comentario será tenido en cuenta para próximas convocatorias.

    Udalaren logotipoa Udala 2024/04/11 14:11:32