Zirelako. Zinema eta memoriak. Ikus-entzunezko lanen erakusketa eta online hitzaldi-solasaldia.

Noiz
Hasiera eguna: 2020/05/28, hasiera ordua: 09:00, amaiera eguna: 2020/05/29, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 20:30
Deskribapena

Zirelako. Zinema eta memoriak

Gaur egungo alarma-egoera dela eta, Florida zinema-aretoetan eta errepresio frankistaren biktima diren gasteiztar guztiei errekonozimendua emateko egunaren testuinguruan egitea aurreikusita zegoen Zinema eta Memoriei buruzko Erakustaldia online formatu batera egokituko da.

Aukeratutako lanak maiatzaren 28an eta 29an ikusgai egongo dira ZIRELAKO webgunean, eta hala nahi dutenek maiatzaren 29an 19: 00etan epaimahaiaren eta lanen egileren baten parte-hartzearekin antolatuko den hitzaldi-solasaldi telematikoan parte hartu ahal izango dute.

"Zirelako. Zinema eta memoriak "eztabaida eta ikuspegi kritikoa sustatzeko helburuarekin sortutako film laburren aukeraketa eta erakusketa da. Ikus-entzunezko istorio laburren bidez, memoriari eta giza eskubideen urraketei buruzko askotariko ikuspuntuak eskaini nahi ditu.

Lanak bi kategoria eta dinamika desberdinetan hautatu dira. Alde batetik, saioko epaimahaiak, Rosabel Argote Vea (CEAR-Euskadi), Nerea Martinez Aranburuzabala (Martxoak 3 elkartea) eta Fernando Lopez Castillok osatzen duten Giza Eskubideen eta zinemaren esparruko adituek, kategoria irekian aurkeztutako lanen artean sei aukeratu ditu, erakusketaren oinarriei so.

Bestalde, bigarren kategoria batean, Zinhezbak, erakusketa antolatzeaz arduratzen den erakundeak, berak egindako aukeraketa aurkeztuko du.

  • Lekua: online - ZIRELAKO(Beste leiho batean irekiko da)
  • Datak: maiatzak 28 eta 29
  • Ordua: bistaratze irekia.
  • Egitarua: pdf Zirelako, zinema eta memoriak. Egitaraua
  • Maiatzak 28 - ZIRELAKO: Film laburren aukeraketa, 52'.
  • Maiatzak 29 - IRUDIAK MEMORIAN, film laburren emanaldia 89' eta Hitzaldi-solasaldia, 19:00etan
  • Hizkuntza: Filmak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin. Hitzaldi-solasaldia elebiduna izango da; parte-hartzaile bakoitzak bi hizkuntzetako edozeinetan komunikatu ahal izango du
  • Antolatzailea: Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua, Zinhezba elkartearekin batera.
  • Parte hartzeko oinarriak. pdf

Sariak

Ikusentzuleek publikoaren saria aukeratu ahal izango dute web-orri berean bozkatzeko propio prestatutako galdetegi baten bidez. Lan irabazleak Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasunerako Zerbitzuaren aitorpena jasoko du, eta hura zabaltzeko konpromisoa.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: