Enpresak - Enpresentzako ekonomia- eta finantza-arloko aholkularitza-zerbitzua - COVID-19
Bizi dugun egoera, COVID-19ak eragindako alarma-egoeraren ondorioa, eragin negatiboa eta zuzena izaten ari da enpresa-ehunean. Gainera, datozen hilabeteetako egoera ekonomikoa zalantzazkoa da, gutxienez.
Orain, inoiz baino gehiago, funtsezkoa da gure negozio-eredua kualitatiboki eta kuantitatiboki ezagutzea eta aztertzea, erabaki egokienak hartzeko. Adibidez, zorpetze-maila handitzen duten finantza-erabaki batzuek urduritasuna sor dezakete etorkizunean, hartutako itzulketa-konpromisoei aurre egiteko orduan
Enpresa-kudeaketan eskarmentua duen talde bizkor batek diru-sarreren galerak eragindako ondorioak aztertuko ditu, eta enpresa egungo testuinguru ekonomikora ahalik eta ondoen egokitzeko hartu beharreko neurriei buruzko orientabideak emango ditu.
Onuradunak
COVID-19ak sortu duen krisiaren eragindako Gasteizko enpresei zuzendua.
Ekonomia- eta finantza-arloko aholkularitza-zerbitzuaren edukia
- Negozio-eredua berrikustea.
- Emaitzen kontuaren eta balantzearen azterketa (gastuen egitura, salmenten zifra, desbideratzeak, proiekzioa...).
- Zorpetze handiagoa izateko arriskua.
- Krisiaren eragina eta aukeren balorazioa (finantzaketa-lerroak, zorraren birfinantzaketa, hornitzaileekiko negoziazioa, plantillaren berregituraketa, sinatutako kontratuak...).
- Eta abar,...
Aholkularitza on-line edo aurrez aurre emango litzateke (ahal den neurrian, eta betiere COVID-19aren ondorioak saihesteko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak errespetatuta).
Informazioa eta eskaerak
- Doako zerbitzua. Leku-kopurua mugatua.
- Eskaera egiteko formularioa.
- Informazio gehiago: infoempresas@vitoria-gasteiz.org.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.