Argazkiak: Arabako Foru Aldundia.
Gamarra-Betoñuko industrialdea hiriko zaharrenetako eta finkatuenetako bat da; izan ere, 60ko hamarkadan funtsezkoa izan zen Gasteizko industriaren hazkunde eta garapenerako.
Poligonoak 187 ha inguru ditu, eta jardueren aniztasuna da haren bereizgarri nagusia, industria-ekoizpena eta merkataritza-jarduerak nagusi direlarik.
Gamarra-Betoñuko industrialdeak sarbide hauek ditu: iparraldetik, A-1 autobiarekin lotzen duen komunikazio-lotune baten bidez, Gamarran barrena; hegoaldetik, Gamarrako atetik, Zaramaga kalean barrena (hiriaren barnealdetik). Kokapena eta bertara iristeko jarraibideak(Beste leiho batean irekiko da)
GeoVitoria no funciona sin javascript.
500 enpresa inguruk dihardute industrialdean, eta hauek dira garrantzitsuenak, besteak beste: Compañía de Bebidas Pepsico, freskagarriak ekoitzi eta merkaturatzen dituena; Celsa Atlantic (Laminaciones Arregui), altzairu soldatu konformatuzko tutuen fabrikatzaile nagusietako bat, eta Zayer, fresagailu eta mekanizazio-zentroen diseinu eta ekoizpenean diharduena.
Gamarra-Betoñuko enpresen artean hauek nabarmentzen dira ingurumen konpromisoagatik:
Datu hauek islatzen dituzte Gamarra-Betoñuko industrialdean dauden enpresa eta langile motak, baita jardueren aniztasuna ere.
Azken eguneratze-data: 2024ko urtarrila
Gasteizko Udaleko Industria Enpresen Zerbitzuak Gasteizko industrialdeetan jarduerarik gabeko lursail eta pabilioiak bilatzeko zerbitzua eskaintzen du.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.