Industrialdeak - Armentia

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72157715080756958(Beste leiho batean irekiko da)

Argazkiak: Arabako Foru Aldundia.

Gasteizen dauden zortzi industrialdeetatik Armentiakoa da txikiena, bai azaleragatik (22 ha inguru) bai areto, jarduera eta enpresen kopuruagatik.

Bertako jarduerak hiriko zaharrenetako batzuk dira, horien % 30ek 1995 baino lehenago eman baitzuten alta.

Armentiako industrialdea merkataritza-jarduera handietan dago espezializatuta, batez ere, ibilgailuen salmentan.

Nola heldu Armentiako industrialdeara?

Mendebaldetik sar daiteke Armentiako industrialdera, N-102 errepidetik. Gaztelako atetik edo Zabalgana hiribidetik ere irits daiteke, hirigunean baitago. Kokapena eta bertara iristeko jarraibideak(Beste leiho batean irekiko da)

Enpresak

Armentiako industrialdean Autoelectricidad Ondo, Grupo Agromotor eta Motor Gorbea enpresak dira aipagarrienak, automobilen eta motor arineko ibilgailuen salmentan dihardutenak.

Ekonomía berdea

ARmentiako enpresen artean hauek nabarmentzen dira ingurumen konpromisoagatik:

Itun Berdeari atxikitako enpresak: Videinsa.

Enpresa mota

Datu hauek islatzen dituzte Armentiako industrialdean dauden enpresa eta langile motak, baita jardueren aniztasuna ere .

Enpresa eta langileen ehunekoen banaketa enpresaren tamainaren arabera
Enpresaren tamaina enpresa % langile %
Mikroenpresa (< 10 langile) 20% 5%
Enpresa txikia (10 - 50 langile) 60% 52%
Enpresa ertaina (51 - 250 langile) 20% 43%
Enpresen ehunekoa jardueraren arabera
Jarduera %
Lantegi eta kontzesionarioak 90%
Merkataritza-jarduerak 10%

Okupazioa

  • Azalera, guztira: 22 ha.
  • Jarduerarik ez duten lursailak: 0,6 ha (0 ha orubeak dira)

Azken eguneratze-data: 2024ko urtarrila.

Lursailak eta pabilioiak bilatzeko zerbitzua

Gasteizko Udaleko Industria Enpresen Zerbitzuak Gasteizko industrialdeetan jarduerarik gabeko lursail eta pabilioiak bilatzeko zerbitzua eskaintzen du.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.