Industrialdeak - Ansoleta-Orietiasolo-Jauregilanda

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72157715079564566(Beste leiho batean irekiko da)

Argazkiak: Arabako Foru Aldundia.

Industrialde horretan historikoki ongi bereizitako hiru zona biltzen dira: Ansoleta, Uritiasolo eta Jauregilanda.

Nahiko berria da, jardueren % 63k 1999. urtearen ondoren eman baitu alta.

Hiru zonen artean tokiko 250 enpresa txiki hartzen dituzte, izaera mistoa dutenak; industria, merkataritza eta eraikuntza nabarmentzen dira jardueretan.

Nola heldu Ansoleta-Orietiasolo-Jauregilanda industrialdeara?

Gasteizko ekialdetik sar daiteke industrialdera, N-102 errepidetik, eta mendebaldetik, N-104tik.

Jacinto Benavente eta Iturritxu kaleetan barrena ere sar daiteke, hiriari atxikita baitago. Kokapena eta bertara iristeko jarraibideak(Beste leiho batean irekiko da)

Enpresak

Poligonoa hiru zona hauetan banatzen da:

  • Ansoletak 13 ha inguruko azalera du, eta gaur egun egoera onean dauden zenbait pabilioi eta oso ondo kokatutako orubeak ditu jarduerak ezarri ahal izateko.
  • Uritiasolok 47 ha ditu, titulartasun pribatukoak, eta tamaina txikiko lokalak eta enpresak hartzen ditu.
  • Jauregilandak ia 6 hektareako azalera du, eta URSSA enpresa nabarmentzen da bertan.

Enpresa mota

Datu hauek islatzen dituzte Ansoleta-Orietiasolo-Jauregilandako industrialdean dauden enpresa eta langile motak, baita jardueren aniztasuna ere.

Enpresa eta langileen ehunekoen banaketa enpresaren tamainaren arabera
Enpresaren tamaina enpresa % langile %
Mikroenpresa (< 10 langile) 76% 36%
Enpresa txikia (10 - 50 langile) 22% 46%
Enpresa ertaina (51 - 250 langile) 2% 18%
Enpresen ehunekoa jardueraren arabera
Jarduera %
Industria-ekoizpena 34%
Merkataritza jarduerak 27%
Eraikuntza 23%
Lantegi eta kontzesionarioak 8%
Bestelako jarduera eta zerbitzuak 5%
Garraioa 2%
Zerbitzu pertsonalak (hezkuntza, osasuna, saneamendua, kultura...) 1%

Okupazioa

  • Azalera, guztira: 66 ha.
  • Jarduerarik ez duten lursailak: 10 ha (2,6 ha orubeak dira).

Azken eguneratze-data: 2024ko urtarrila.

Lursailak eta pabilioiak bilatzeko zerbitzua

Gasteizko Udaleko Industria Enpresen Zerbitzuak Gasteizko industrialdeetan jarduerarik gabeko lursail eta pabilioiak bilatzeko zerbitzua eskaintzen du.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.