Industrialdeak - Jundizko enpresa parkea

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72157715081279012(Beste leiho batean irekiko da)

Argazkiak: Arabako Foru Aldundia.

Jundizeko enpresa parkea Europako industrialde handienetako bat da, 642 hektareako azalera hartzen baitu, eta kalitate handiko urbanizazioa du: 80 ha berdegune eta 26 ha ekipamenduetarako, lurraren aprobetxamendu handiarekin.

Jundiz Gasteizko enpresa ertain eta handien poligonoa dela esan daiteke.

Baliabide hauek ditu: Gasteizko Garraio eta Logistika Zentro Intermodala (CTVi)(Beste leiho batean irekiko da), 90 hektareako eremu logistikoa; salgaietarako tren geltokia, 18 ha-koa; IAT, eta Gasteizko nazioarteko aireportuarekiko lotura autobidez, 8 km eskasera. .

Nola heldu Jundizko industrialdeara?

Gasteiztik 6 kilometrora dago, komunikazio-gune estrategiko batean, zuzeneko sarbidea baitu Madril-Irun A-1 autobiara. Kokapena eta bertara iristeko jarraibideak(Beste leiho batean irekiko da)

Enpresak

Enpresa hauek nabarmentzen dira: Aratubo —altzairuzko tutuak, hodiak, profil barnehutsak eta osagarriak—, Vaillant —berokuntza eta hozte sistemen merkaturatzea— eta BHBIKES —bizikleta eta osagarrien fabrikazioa eta merkaturatzea—.

Ekonomia berdea

Jundizko enpresa parkeako enpresen artean hauek nabarmentzen dira ingurumen konpromisoagatik:

  • Itun Berdeari atxikitako enpresak: A&B Laboratorios, Alegria Activity, Aquaraba, Arabako Industrialdea, BH, Bombas y Suministros, Casada Muebles, Conmovil, CTV, Daisalux, Desusto Sistemas, Ecopaja, Egamaster, Exercycle, Fit Tres, Flanker Mobiliario, FM Control, FYM Energia, Goxaki, Grupo Tarjetas y Sistemas, Indagaba, Inteman, Interham, IPM, Kimu, Luznor, Mercapack, Microcast, Mugafil, Naivan, REM-IRU, Smart Valle Innovations, Soprener eta Vaillant.
  • Ekodiseinua, ekoizpen ekoeraginkorra eta materialen zirkularitatea: A&B Laboratorios, BSH Electrodomésticos, Coener, Daisalux, Escor, Guserbiot, Intiman, Isolana, Kliner Profesional, Orona, Schaeffler, Udapa eta Zorelor enpresek zorrotz egiaztatu dute ekodiseinua, ekoizpen ekoeraginkorra eta materialen zirkularitatea lantzen ari direla Jundizko enpresa parkeko instalazioetan.

Enpresa mota

Datu hauek islatzen dituzte Jundizko enpresa parkeko industrialdean dauden enpresa eta langile motak, baita jardueren aniztasuna ere.

Enpresa eta langileen ehunekoen banaketa enpresaren tamainaren arabera
Enpresaren tamaina enpresa % Langile % trabajadores/as
Mikroenpresa (< 10 langile) 9%
Enpresa txikia (10 - 50 langile) 41%
Enpresa ertaina (51 - 250 langile) 40%
Enpresa handia (251 -1000 langile) 20%
Enpresen ehunekoa jardueraren arabera
Jarduera %
Industria-ekoizpena 43%
Industria-ekoizpena 22%
Eraikuntza 13%
Bestelako jarduera eta zerbitzuak 9%
Garraioa 8%
Lantegi eta kontzesionarioak 4%
Zerbitzu pertsonalak (hezkuntza, osasuna, saneamendua, kultura...) 1%
Hondakinen kudeaketa, energia eta ura 0,5%
Ostalaritza 0,5%

Okupazioa

Azken urteetan nabarmen handitu da jarduera Jundizko enpresa parkean. Garatzeko potentzial handia du, 72 ha lur baititu eraiki gabe. 2.500 m2-tik gorako lursailak ditu industria erabilerarako, eta 5.500 m2-tik gorako lursailak merkataritza eta zerbitzu enpresetarako, A-1 eta N-102 errepideetara ematen dutenak.

GILSA Gasteizko Industri Lurra SA sozietate publikoak kudeatzen du Jundizko enpresa parkean ekonomi jardueretarako espazioen eskaintza. Informazio gehiago:GILSA

  • Azalera, guztira: 642 ha
  • Jarduerarik ez duten lursailak: 60,4 ha (48,2 ha orubeak dira)

Azken eguneratze-data: 2014ko urtarrila.

Lursailak eta pabilioiak bilatzeko zerbitzua

Gasteizko Udaleko Industria Enpresen Zerbitzuak Gasteizko industrialdeetan jarduerarik gabeko lursail eta pabilioiak bilatzeko zerbitzua eskaintzen du.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.