VGbiziz bizikleta seguru aparkatzeko udal zerbitzua da, Udalak hiriko zenbait tokitan eskaintzen duena.
Zerbitzu honek kalean doan udalak instalatzen dituen aparkatzeko tokian osatzen ditu. Prezio merkean, bizikletak seguruago eta eguralditik babestuta gordetzeko lekua ematen du. Zerbitzua erabiltzeko derrigorrezkoa da abonu bat kontratatzea.
Sareak 18 aparkaleku ditu: Ikusi kokapenak
Bonu bat erostean, bizikleta aparkaleku sareko edozein instalaziotan sartu ahal izango da, bonua indarrean dagoen denbora tartean.
Bonuen erosketa: PVerde aplikazioa (Google Play(Beste leiho batean irekiko da), App Store(Beste leiho batean irekiko da)) eta www.parkingverde.com(Beste leiho batean irekiko da) webgunearen bidez.
Proiektu pilotu honek helburu du bizikletaren erabilera sustatzea etxean bizikleta gordetzeko leku aproposik ez duten erabiltzaile potentzialen artean, edo irisgarritasun-arazoak dituztenen artean.
Guztira 20 aparleku daude aparkalekuen eraginpeko eremuren batean erroldatuta dauden adin nagusikoentzat. Hiriguneko bi eremutan kokatuko dira: Antso Jakituna eta Aiala Kantzilerraren kaleetan.
BIZILEKUri buruzko informazio gehiago.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.