Jarduera fisikoa eta osasuna - Jarduera fisikoaren onurak

banner

Denok entzun izan dugu jarduera fisikoa onuragarria dela osasunarentzat, baina.... ba al dakizu zehazki zertan laguntzen digun?

Onura fisikoak
  • Indartu egiten ditu hezur eta giharrak.
  • Hobetu egiten du bihotzaren funtzionamendua eta odolaren zirkulazioa, eta helduen artean urritu egiten du diabetesa, hipertentsioa, eta bularreko eta koloneko minbizia pairatzeko arriskua.
  • Lagundu egiten du pisu egokia zaintzen.
Onura psikologikoak
  • Aldarte ona, autoestimua eta norberaren osasunari buruzko oharmen positiboa hobetzen du.
Onurak harremanetan

Beste pertsonekiko harremana estutzen laguntzen du, harreman sozialak areagotzen.

Jarduera fisikoaz ari gara, baina... zer da zehazki?

"Jarduera fisikoa praktikatzea onuragarria da" entzutean, jende askok kirolen batean hastea pentsatzen du: futbola, saskibaloia, aerobica, igeriketa, etab.; hau da, beste pertsona batzuekin taldeak osatzea eta kirol jakin bat praktikatzea, berezko dituen arauen arabera. Hara, oso aukera ona da hori, baina... jarduera fisikoa hori baino askoz gehiago da!

Jarduera fisikoa mugimendua da!

Jarduera fisikoa gure eskeletoko zatiren bat edo oso-osorik gurariaz, norberaren borondatez, mugitzeko ariketa da, zeinak gure gorputzaren energia gastatzen lagunduko digun, berez bizi funtzioei (bihotzaren taupadak, arnasketa, etab...) eusteko berez gastatzen duen energiaz gain. Horregatik -eta betiere medikuek ez badute kontrakorik esaten- jarduera fisikoa jende orok egin dezakeen eta behar lukeen zerbait da.

Adin guztientzat

Haurtzaroan jarduera fisikoak hezurrak eta giharrak behar bezala hazten laguntzen du. Pertsona heldu eta adinekoei, berriz, hezur eta giharretako arazoak prebenitzen laguntzen diete.

Onura horiek guztiak are nabariagoak dira gainera elikadura ondo zaintzen badugu. Zenbat eta osasuntsuago sentitzen garen, orduan eta gehiago gozatu ahal izango ditugu gure bizia eta ingurua.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: