Ekitea - Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integrala

Emprender - Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integrala

Baduzu negozio-ideiarik? Enpresa propioa abian jarri nahiko zenuke?

Ekintzaileak funtsezkoak dira gure lurraldeko ekonomia eta gizartea garatzeko, eta badakigu batzuetan ziurgabetasunari zein prestakuntza eta finantzaketa beharrari egin behar dietela aurre. Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integralaren bitartez, ekintzailetza bultzatu nahi dugu hirian, enpresa proiektuak abiarazteko ekintzak eta programak garatuz, era integral eta pertsonalizatuan.

https://www.youtube.com/watch?v=XJlSx8mE6iA(Beste leiho batean irekiko da)

Zer eskaintzen dizu planak?

1. Prestakuntza

Oinarrizko eta goi-mailako prestakuntza: enpresa-proiektu baten bideragarritasun-azterketa eta garapenarekin zerikusia duen edozein alderdiren inguruan. Prestakuntzaren jarduerak ikastaro eta lantegiak dira.

Enpresa sortzeko ikastaroa: hastapena
  • Lehen aldiz norbere kontura lan egitea pentsatu eta negozio-ideia duen herritarrari zuzendua. Hautapen prozesua: izena emandako hurrenkeran.
  • Edukiak: Negozio ereduak sortzea eta merkatuaren azterketa. Enpresa berrientzako mar-ketina: nola lortu lehen bezeroak. Enpresa berriaren lege eta zerga betebeha-rrak. Finantza praktikoak: ideiaren bideragarritasuna. Finantza iturriak eta diru-laguntzak.
  • Hurrengo edizioa: otsailak 10 - 14, 9:30 - 13:30 | 20 ordu | Izen-ematea: otsailaren 6ra arte.
Ekiteko lantegi praktikoak
  • Ekiteko prozesuan interesgarriak diren alderdietan ezagutzak eta trebetasunak handitu nahi dituzten ekintzaileentzat.
  • Hurrengo edizioa: otsailak 18 - martxoak 18.
    • 1. lantegia. Nola egin aurre ekiteko beldurrei. Nola bizi ekiteko beldurrekin, zure ekimena oztopatu gabe.
      • Hizlaria: Roberto López, psikologoa eta coach ziurtatua, Más In-novación Organizacional, SL enpresaren bazkide sortzailea
      • Data: otsailak 18-19-20, 09:30 - 13:30 | 12 ordu | Izen-ematea: otsailaren 13ra arte.
    • 2. lantegia. Enpresa berrien zerga betebeharrak eta autonomoen erregimena. Ekintzaileek fakturazioaz, zergez eta Gizarte Segurantzako autonomoen erregimenaz jakin beharreko guztia.
      • Hizlaria: Naiara Alzola, Zubizarreta Consulting enpresaren aholkularia.
      • Data: otsailak 25-26-27, 09:30 - 13:30 | 12 ordu | Izen-ematea: ekainaren 20ra arte.
    • 3. lantegia: Salmentarako lehen trebetasunak. Salmentan hasten diren pertsonek trebetasunak eta konfiantza har ditzaten, bezeroen beharrak eta desioak ulertzen eta asetzen jakitearren.
      • Irakaslea: Arantxi Eizaguirre, prestatzailea, coach ziurtatua eta saltzaileen entrenatzailea.
      • Data: martxoak 3-4-5, 09:30 - 13:30 | 12 ordu | Izen-ematea: otsailaren 27ra arte.
    • 4. lantegia. Nola jakin nire negozio-ideia bideragarria ote den. Excel lanabesen erabilera, plangintza ekonomikoa lantzeko eta errentagarritasun-atalasea kalkulatzeko.
      • Hizlaria: José María Pizarro, prestatzailea eta JM formación & Asesoría enpresaren sortzailea.
      • Data: martxoak 10-11-12, 09:30 - 13:30 | 12 ordu | Izen-ematea: martxoaren 5era arte.
    • 5. lantegia. Kudeaketa optimizatua. Eusko Jaurlaritzako aholkularitza teknologiko zerbitzua.(SPRI). Eginbeharrak sinplifi-katuz denbora aurreztu eta lana arinago burutuko duzu.
      • Data: martxoak 16, 10-13 | 3 ordu | Izen-ematea: martxoaren 12ra arte.
    • 6. lantegia. SECOT-Araben eskutik enpresa plana nola prestatu. SECOT-Araba elkarteko profesionalek zure enpresa plana prestatzen lagunduko dizute.
      • Data: martxoak 17, 09:30-13:30 | 4 ordu | Izen-ematea: martxoaren 12ra arte.
    • 7. lantegia. Interneten presentzia eta posizionamendu. Eusko Jaurlaritzako aholkularitza teknologiko zerbitzua.(SPRI). Izan ezazu presentzia-digital egokia, bezeroek bilatzen zaituzten lekuetan aurki zaitzaten.
      • Data: martxoak 18, 10-13 | 3 ordu | Izen-ematea: martxoaren 12ra arte.

Online izen-ematea

Zuzenean, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan eta San Martineko bulego teknikoetan, inprimaki honen bitartez pdf.

2. Enpresa abian jartzeko aholkularitza

Enpresa abian jartzen lagunduko dizugu, aholkularitza pertsonalizatuko 10 ordu eskainiz.

3. Ekintzaileentzako bekak

1.000 eta 2.500 € bitarteko laguntza ekonomikoak, negozioa martxan jartzen duzun bitartean. Ekiteko bekeei informazio gehiago.

Informazio gehiago

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Azken iruzkina ikusi (Noiz egina: 2018/11/09 17:29:28)

  • Hola:

    Quiero inscribirme al curso intensivo de creación de empresas (iniciación), pero las fechas de noviembre no son compatibles con mís horarios de trabajo. Teneis otras fechas previstas para impartir cursos? Y quizás por las tardes?

    Gracias,

    Vanessa

    Vanessa Normal 2018/11/04 14:27:50

  • Hola Vanesa

    por el momento no tenemos previsto cursos de creación de empresas en horario de tarde. Hace unos años sí que organizábamos cursos por las tardes porque había demanda suficiente pero fue disminuyendo la afluencia y al final no se formaba un grupo.

    Como actividad de tarde, tienes los miércoles de networking, un encuentro mensual de mujeres emprendedoras, el próximo es el día 14 de noviembre

    Si lo necesitas, también puedes concertar una entrevista personal en el teléfono 010 para informarte de los servicios del Ayuntamiento y de cuestiones relacionadas con emprender (plan de negocio, trámites, subvenciones, …)

    saludos

    Udalaren logotipoa Udala 2018/11/06 08:57:00

  • Hola:

    Muchas gracias por vuestra respuesta. Ya me he apuntado para el encontro de míercoles de networking.

    V.S.L. Pozik 2018/11/09 17:29:28