Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Eremu hondatuak berreskuratzea

Banner del CEA

Hasiera orria | Abian dauden proiektuak | Amaitutako proiektuak | Argitaratzeak | Albisteak

  • Kutsatuta egon daitekeen kokaleku baten lurzoruaren ikerketa Las Neveras muinoan: Olarizuko Parkea eta Salburuako Hezegunearen artean, kokaleku estrategikoa dauka, bere berriztapena ezinbesteakoa baita Gasteizko Eraztun Berdearen lotura hiriaren ekialdean ahalbidetzeko. Muinoko gailurrean kutsatuta egon daitezkeen bi partzela daude eta hauen ikerketa derrigorrezkoa da bertan edozein jarduera aurrera eramateko.
  • Hondatutako zoruak gai bi-egonkortuekin berritzeko proiektu pilotua, hektarea bateko lursailean eta energia sortzeko balio duten laboreak aplikatuta Jundiz Mendebaldeko industrialdean.
  • Nekazal-konpostaje proiektua Basaldean: honako proiektuak metodología berri hau probatu eta bere etorkizuneko bideragarritasuna aztertu nahi du, Udal-eskala handiago batera zabaltzeko.
  • Gardelegi teknolurrak proiektua. Lurzoru artifizialen (teknolurrak) eraginkortasuna egiaztatzeko helburua duen proiektua, zoru hauek 100%ean material berziklatuaz sortuak daude eta landarediaren euskarri gisa jokatzen dute.
  • Kutsatuta egon daitekeen kokaleku baten kalitatea ikertzea, Jundizko poligonoaren mendebaldean. Lurzoruko kutsaduraren ikerketa Eusko Jaurlaritzak finantzatuta, Jundizeko Industrialdeko Mendebaldean kokatuta bi partzeletan egingo dena. Gerora leheneratze-lanak egingo dira bertan.
  • PhytoSUDOE proiektua 2016-2018. Interreg SUDOE Europako proiektua, lurzoru kutsatu eta hondatuen berreskuratzea ahalbidetuko dituen teknika ez-inbasiboak ikertuko dituena, hala nola fitoerremediazioa. Proiektu hau Ekonomia Zirkularraren planteamendua betetzen du.
  • Phy2SUDOE proiektua 2020-2023. Aurreko PhytoSUDOE proiektuaren luzapena izan zen. Bere helburu nagusia espazio narriatuak kudeatzea eta lehengoratzea izan zen, horretarako fitorremediazio- eta fitogestio-teknika berritzaileak baliatuz.
  • Mendebaldea I. Fasea: Lermandako ingurunean ingurumena biziberritzeko proiektua. Eusko Jaurlaritzak finantzatutako proiektua, aldaketa klimatikoaren aurkako ekintzen baitan. Karbonoaren finkatzea eta ingurumen inpaktuak murriztea bilatzeaz aparte, Lermanda inguruko azpiegituren eta paisaiaren hobekuntza ekarriko du.
  • Mendebaldea II. Fasea: Mendigurentxoko lurren ingurumen birsorkuntza Lur-saileko landaretza birsortzeko beharrezko hainbat zuhaitz eta zuhaixka landaketa eta ereite egin ziren, berriz ere autobiarekiko oztopo bisual eta akustiko moduan. Gainera, bi ur putzu ere sortu ziren bertako biodibertsitatea sustatzeko, laneratze programa baten laguntzaz.
  • Mendebaldea III. Fasea: Ingurumena berroneratzea Arinizen: III. faseko ekintza-ildoak kutsatuta egon daitezkeen lurzoruetan gauzatuko dira. Horri begira, kutsaduraren miaketazko ikerketa eta ikerketa xehea egin dira, arrisku-analisiak eta berroneratzeko aurreproiektua. Horrek obra egiten den bitartean kutsadura kontrolatzera behartzen du, eta lur mugimenduak zorrotzago jarraitzera.
  • Mendebaldea IV. Fasea: Margarita eta Jundizeko Zerbitzu Zentroa proiektuaren I. eta III. faseekin lotzea: Mendebaldea proiektuaren laugarren fasea Jundizeko Parkea sortzeko, aurrez gauzatutako faseak elkarren artean eta lurraldearekin konektatuz (Margarita eta Aríñez herriak, Zadorra ibaia eta Jundizeko Zerbitzu Zentroa). Proiektuak helburu hauek ditu: azpiegiturek ingurunean duten inpaktua gutxitzea; paisaia berriak sortzea, materialak berrerabiliz; lurzorua leheneratzeko nekazaritza eta basogintzako laboreak erabiltzea; kutsadura atmosferikoa eta zarata murriztea, biodibertsitatea hobetzea eta karbonoa finkatzea klima-aldaketaren aurka borrokatzeko.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.