Maestrissimo, Pagagnini 2. Principal Antzokia
- Noiz
- Eguna: 2020/07/30, hasiera ordua: 20:30, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 22:00
- Deskribapena
-
Maestrissimo ikuskizun «allegro e molto vivace» bat da, ganbera kontzertu baten, komedia satirikoaren eta garai baten erretratuaren erdibidean. Yllanaren estilo petoenean, hari laukote baten zorion eta zoritxarrak kontatuko dizkigute, XVII. eta XVIII. mendeen arteko garai zehaztugabe batean, hau da, Barrokoaren eta Neoklasizismoaren artean.
Abizenik ez baina talentu itzela duen bigarren mailako musikari bat, betelanak egiten dituena, eskalafoian gora egiten saiatuko da, eta maestrissimo titulua eskuratzen. Nahikoa izango al dira haren talentua eta jeinutasuna hain mundu hierarkizatuan leku bat egiteko? Lortuko al du berez merezi duen ospea?
Pagagnini aurrekoaren ildo beretik, baina nortasun propioaz, Maestrissimo lanak atsegin emango die ikusleei, oso estetika zaindua eta oso pertsonaia dibertigarriak baititu, musika klasikoaren une gailenak errepasatzeaz gain.
Yllana dira:
Marcos Ottone, Juan Ramos, Joe O’Curneen, Fidel Fernández y David Ottone.
Zuzendaritza artistikoa: Juan Ramos y David Ottone
Antzezleak:
Eduardo Ortega
Jorge Fournadjiev
Isaac M. Pulet
Jorge Guillén “Strad”
- Prezioa: 15 euro online, 18 euro leihatiletan
- Deskonturik gabe
Online erosketa uztailaren 1etik aurrera
- Informazio gehiago
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.