Gizarte Etxeetako elkartze-aretoak eta kafetegiak irekita ekainaren 9tik aurrera, neurri bereziekin

2020ko ekainaren 9an

Ekainaren 9atik aurrera 14 gizarte etxeetako elkartze-aretoak eta Pilar, Ibaiondo, Salburua eta Zabalganeko kafetegiak irekita daude, distantzia, edukiera eta higiene neurriak hartuta. Egoera aldatu ahala prebentzio neurriak ere aldatuz joango dira.

Elkartze-aretoak 

Ordutegiak: elkartze-aretoak astelehenetik ostiralera irekita daude, jaiegunetan izan ezik, ohiko ordutegian; Landatxo izan ezik, goizez bakarrik irekiko duela.

Prebentzio neurriak:

  • Edukiera gutxitu da, distantzia gordetzea bermatu ahal izateko.
  • Ibilbide seguruak ezarri dira, sarrera eta irteeretan jendea gurutzatu ez dadin.
  • Protokolo bat landu da, aretoko langileek erabiltzaileak hartu eta mahaia esleitu diezaieten.
  • Leku guztiak beteta badaude, kanpoaldean itxaron beharko da, lurrean adierazitako distantzia gordez.
  • Maskara erabili beharko da sartzeko, eta eskuak gel desinfektagarriz garbitu.
  • Altzariak ezingo dira lekuz mugitu, eta desinfektatu egingo dira erabili ondoren.
  • 14 urtetik beherakoek heldu batek lagundurik joan beharko dute.
  • Higiene protokolo bat ezarri da jolas materialak entregatu, erabili eta itzultzeko.
  • Mahaietan baino ezingo da jolastu, eta haurrentzako txokoak kendu egingo dira; familientzako kitak prestatuko dira horiekin jarduteko, eta erabili ondoren desinfektatu egingo dira.
  • Ez da paperezko prentsarik izango.

Azalpen-bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=b8sZBhK0ki0(Beste leiho batean irekiko da)

Kafetegiak 

Ordutegia: astelehenetik ostiralera irekiko dira, jaiegunetan izan ezik, ohiko ordutegian.

Prebentzio neurriak:

  • Edukiera gutxitu da, distantzia gordetzea bermatu ahal izateko.
  • Ibilbide seguruak ezarri dira, sarrera eta irteeretan jendea gurutzatu ez dadin.
  • Maskara erabili beharko da sartzeko, eta eskuak gel desinfektagarriz garbitu. 
  • Barran eskatu beharko da kontsumizioa, eta bertan ordainduko. Ondoren, bezeroari mahai bat esleituko zaio, eta kafetegiko zerbitzariek eramango diete eskatutakoa.
  • Erabili eta gero, desinfektatu egingo dituzte altzariak.

Azalpen-bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=7UZWhaFTMZk(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: