José Uruñuela Dantza Kontserbatorioari buruzko ohiko galderak

Zein ikasketa-mota egin daiteke kontserbatorioan?
Udal Dantza Kontserbatorioa eta bertako oinarrizko irakaskuntzak zein irakaskuntza profesionalak bi dekreturen mende daude: abuztuaren 30eko 404/2013 Dekretua (2013ko urriaren 11ko EHAAn argitaratuta), dantzako oinarrizko irakaskuntzen curriculuma eta irakaskuntza horietarako sarbidea ezartzen dituena, eta abenduaren 26ko 252/2007 Dekretua (2008ko maiatzaren 14an argitaratuta), dantzako irakaskuntza profesionalen curriculuma eta irakaskuntza horietarako sarbidea ezartzen dituena.
Dantzarako lehenengo urratsak emateko ikastaro ez ofizialak ere ematen dira 5-6 urte bitarteko umeentzat, baita dantza-aurreko ikastaroak 7 urtekoentzat ere, eta gradu-ondoko ikastaro bat ere.
Nola sar daiteke kontserbatorioan?
Irakaskuntza ofizialetarako (oinarrizko irakaskuntzak eta profesionalak) derrigorrezkoa da sartzeko proba egitea ekainean edo irailean. Irailekoak bakarrik egingo dira leku libreak badaude.
Irakaskuntza ez ofizialetarako (5, 6 eta 7 urte bitartekoak eta gradu-ondokoak) hautatze probak egingo dira ekainaren lehen hamabostaldian, behin aurretiko izen-ematea amaituta.
Zein adinetan egin dezaket matrikula?
Gutxienez 5 urte beteta izan behar dituzu ikastaroa hasten den urte naturalean.
Titulaziorik ematen al da?
Dantzaren oinarrizko ikasketak amaitzean ziurtagiria ematen da.
Dantzetako ikasketa profesionaletan 6. ikasturtea amaitzean titulu ofiziala eskuratzen duzu, dantza ikasketa profesionaletan dantza klasikoko espezialitatean.
Zein jarduera antolatzen ditu kontserbatorioak?
Kontserbatorioak urtero ikastetxeen bisitak programatzen ditu derrigorrezko irakaskuntzako ikasleentzat, kontzertu pedagogikoak egiten ditu Gasteizko Udaleko Hezkuntza Sailarekin lankidetzan, "Horrela egiten du dantza Gasteizek" izeneko ikuskizuna antolatzen du, hirian dantzaren zabalkundearekin inplikatutako hainbat taldek parte hartzen dutela, Araban zehar antolatutako Biran Kutxabankekin batera lanean Arabako hainbat herritan zehar dantza emaldiak eskaintzen ditu. Bi urtetik behin jaialdia ere antolatzen du kontserbatorioko ikasleek bertan parte har dezaten.
Kontserbatorioak parte hartzen du beste erakunde batzuk, publiko nahiz pribatu, antolatzen dituzten hainbat jardueratan.
Zenbat balio du kontserbatorioan ikasteak?
Jose Uruñuela udal dantza-kontserbatorioa Gasteizko udalaren menpeko Erakunde Autonomoa da. Udalak urtero argitaratzen ditu ordenantza fiskalak, eta bertan azaltzen dira kontserbatorioan egiten diren ikasketengatik ordaindu beharreko prezio publikoak.
Laguntzarik badago?
Ordenantza fiskaletan argitaratuta dagoenez badago laguntza bat familia ugariari emateko, orokorra izan daitekeena (matrikularen erdia eta hilekoak ordaintzen dira) edo berezia (bai matrikula eta bai hilekoak dahanik dira).
Beka ere eskatu ahal zaio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politikarako eta Kultura Sailari dantza-materialarako eta garraiorako.
Baja ematerik ba al da, behin ikasturtea hasita?
Bai, ikaslearen izen-abizenak eta bajaren data (eta nahi izanez gero bajaren arrazoiak) garbi adierazita eta zentroko idazkaritzan utzita.
Asistentzia nahitaezkoa da?
Eskolara bertaratu beharra dago ezinbestez, eta hala betetzen ez denean zuritu beharra dago. Ikastaro ez ofizialetarako 5 falta, eta ikastaro ofizialetarako % 20raino zuritu gabe izatea nahikoa da eskolatik kanporatzeko.
Aldez aurreko dantza arloko ezagutzarik izan behar al da?
Beharrezkoak dira ikastaro ofizial guztietarako, oinarrizko ikastaroetako 1. ikasturterako izan ezik.
Bateragarriak al dira dantza ikasketak eta Hezkuntza Lege Organikoko ikasketak?
Gure ikasleek batera daramate Dantza Ikasketa Profesionalak eta DBH goizeko ordutegi hitzartuan, eta Batxilergoa gaueko ordutegian.
Baliokidetu daitezke ikasgai batzuk?
Hezkuntza fisikoa ikasgaia salbuestea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik eta Batxilergokotik.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik eta Batxilergotik Hezkuntza fisikoa salbuestea eskatu ahal izango dute ikasketa hauetan dihardutenek eta era batera Dantza Ikasketa Profesionaletan dihardutela egiaztatzen badute.

Baliokidetzen diren DBHko ikasgaiak:
  • Musikaren 1. ikasturtea (Dantza ikasketa profesionaletako ikasgaiak) Musikaren 1., 2. eta 3. ikasturteak baliokidetzen dira).
  • Musikaren 2. ikasturtea (Dantza ikasketa profesionaletako ikasgaiak) Musikaren 4. ikasturtea baliokidetzen da.


Baliokidetzen diren Batxilergoko ikasgaiak:
  • Dantzara aplikatutako Anatomiaren 1. eta 2. ikasturteak (Dantza ikasketa profesionaletako ikasgaiak) Anatomia aplikatua baliokidetzen da.
  • Dantzaren Historiaren 1. eta 2. ikasturteak (Dantza ikasketa profesionaletako ikasgaiak) Musika eta dantzaren historia baliokidetzen da.
  • Musikaren lehenengo, bigarren eta hirugarren ikasturteak (Dantza ikasketa profesionaletako ikasgaiak) Lengoaia eta musikaren praktika baliokidetzen da.

Badago ikasle libre gisa azterketa egitea titulua lortzeko?
Ez, titulua lortzeko beharrezkoa da eskolara bertaratzea eta tokatzen diren ikasturteak gainditzea.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.