Iragarki taulan iragarkiak jartzeko baldintzak

Iragarki taula

Gazte Argibidetarako Udal Bulegoak (OMIJ) iragarkiak dohainik jartzeko zerbitzu hau ematen die Gasteizko 14 urtetik 30era bitarteko gazteei, eskaintza erabilgarriak aurki ditzaten eta truke interesgarriak egin ditzaten.

Iragarki guztiek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

  • Iragarkiak norbanako batek beste norbanako bati zuzendu behar dizkio, LANA ataleko iragarkiak salbu, enpresa eta norbanako lan-eskaintzak argitaratzeko gunea delako.
  • Iragarkia jartzen dutenek 14 urtetik 30era bitartekoak izan behar dute. Adin muga hori ez da aplikatuko ostatu-eskaintza edo LANA iragartzeko denean.
  • Argitaratu aurretik, iragarki guztiak OMIJen irakurriko dira; eta balizko akatsak saihestearren, iragarkien zati batzuk ausaz egiaztatutako dira. Hala ere, norbanakoek jarritako iragarkiak direnez, OMIJek ez du bere gain hartuko iragarkien edukien egiatasuna.
  • Iragarkia egiaztatu ondoren, iragarkia jarri nahi duenak mezu bat jasoko du eta bertan iragarkia identifikatzeko zenbakia (ID) adieraziko da. Iragarkiak hauetako baldintzaren bat bete ezean, berriz, ukatzeko mezua bidaliko zaio.
  • Iragarkiak argitaratu egingo dira, eskatutako baldintzak betez gero, eskaera egin eta hurrengo lan egunean.
    • Iragarkiak 30 egunez egongo dira iragarrita. Epe hori bukatutakoan, interesdunak iragarkia mantentzea nahi badu, beste eskaera egin beharko du iragarkia sartzeko.
    • 30 egun horiek igaro aurretik, jabeak edonoiz iragarkiak alda ditzake edo horien baja eskatu. Horretarako, OMIJen eskabidea egin behar du hurrengo posta elektronikoaren bidez: infogaztea@vitoria-gasteiz.org. Mezuan hurrengo datuak adierazi beharko dira:
      • Gaia: Iragarkia aldatzea/ Iragarkia kentzea, dagokiona.
      • Postaren gorputza: iragarkia identifikatzeko zenbakia (ID) adierazi beharko da
    • Iragarkien edukiek sinismenekin, sexuarekin, nazionalitatearekin, arrazarekin... zerikusirik badute, bakarrik onartuko dira iragarkiaren oinarrizko datuak badira.
    • OMIJek eskubidea izango du iragarkiak baztertzeko, gazteen interesei ez badagozkie eta ez ditu inolaz ere hurrengoak onartuko:
      • Iragarki errepikatuak:
        • Kategoria bakoitzeko bakarrik iragarki bat sartu ahal izango da. Adibidez, norbanako batek hainbat asignatura eman nahi baditu, iragarki bakar batean sartu behar ditu.
        • Iragarkia berriro sartzeko, kendu arte itxaron beharko da (30 egun).
      • Iragarki batek oso modu ezkutuan bada ere, zerikusirik badu bikotekide bilatzearekin, prostituzioarekin, sektekin edo sistema demokratikoaren oinarriak errespetatzen ez dituzten taldeekin, ez da inolaz ere onartuko.
  • Iragarki hauek iruzurrez erabiltzeak salaketa ekarriko balu, OMIJek eskura dituen datu guztiak emango dizkio delitu informatikoez arduratzen den poliziari, eskatuz gero.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraituz, jakinarazten dizugu ematen ari zaren datu pertsonalak "JARDUERAK KUDEATU ETA ZABALTZEA" izeneko fitxategi automatizatuari erantsiko zaizkiola. Fitxategiaren titularra Gasteizko Udala da eta honen helburua "Udalak antolatutako interes kultural edo soziala duten jarduerak kudeatu, zabaldu eta sustatzea" da.

Era berean, gogorazten dizugu emandako datuak atzitzea eska dezakezula, bai eta, egoki irizten badiozu, datuak zuzentzea, ezereztea baita aurka egitea ere. Horretarako, Gasteizko Udaleko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo beharko duzu

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.