Gasteizko PSISZk ibilgailu lagungarri ugari ditu, hirian eta inguruetan sortzen diren larrialdien arabera erabiltzen direnak. Besteak beste, ibilgailu hauek erabiltzen dira hirian: suteak itzaltzeko ponpak, ura garraiatzeko tangak, goialdeko erreskateak egiteko auto-eskailerak, erreskate ibilgailuak edo ibilgailu lagungarriak.
Suteak itzaltzeko erabili ohi diren ibilgailuak. Apar-dosifikagailuak dituzte. Ponpa hauek dira aipagarrienak:
Gasteizen suteak itzaltzeko erabiltzen den ibilgailu mota. Probintziako herrietan gertatzen diren suteetarako erabiltzen da.
B-4aren antzeko ezaugarriekin, baina ponparen ahalmen eta potentzia pixka bat gehiagorekin. Hiriguneko suteetarako erabiltzen da.
Aurreko biak baino txikiagoa, eta ezaugarri desberdinen batekin, prebentzio eta laguntzetarako eta trafiko-istripuetarako egokiagoa egiten duena.
Arabako baso suteen eskumena AFArena da, baina beharrezkoa bada Gasteizko suhiltzaileek laguntza ematen diete Aldundiko baso taldeei; ibilgailu honi esker suteak itzal ditzakete udalerriko leku irisgaitzetan, ahalmen handia baitu leku zailetatik mugitzeko;iraulketen kontrako barrak ere badauzka, eta langarreztagailuak, garren artetik igarotzeko.
Lur orotakoa denez neguan elurra kentzeko hortza eransten zaio, Elurte Planaren barruan erabili ahal izateko.
Tangei ama-punpa astunak ere deitu ohi zaie, eta suteetan baino ez dira erabiltzen. Une honetan suhiltzaile etxeak bi tanga ditu, biak berdinak. Auto-ponpekiko desberdintasun nagusia ur-edukiera da, hornikuntza bermatu ezin den lekuetarako idealak eginez.
Goialdeko salbamenduetarako eskailerak dituzten ibilgailuak behar dira, azkar eta erraz iritsi ahal izateko. Gasteizko suhiltzaileek horrelako 3 ibilgailu dituzte orain.
Parkeko ibilgailurik modernoena da. Autobrazoaren abantailak ditu, hala nola monitorea saskian eta zati artikulatu bat, eta autoeskaileren mugimenduen arintasuna.
Auto-eskailerak baino altuera handiagoa lortzeagatik bereizten da, baina hedapen-prozesua ez da hain intuitiboa eta askoz motelagoa da. Aitzitik, saskitik ura jaurtitzea ahalbidetzen duten monitore batzuk ditu, eta ez dute inolako instalaziorik egin behar.
Harrapatuta geratu diren pertsonak edo animaliak salbatzeko behar den materiala garraiatzeko erabiltzen dira, bai eta lan edo trafiko istripuetan ere. Halaber, tranbiak istripurik izanez gero lan egiteko beharrezko materiala dute.
Ekipamendua:
Lur orotako J izeneko ibilgailuak daude, funtzio askotakoak, eta, gainera, esku-hartzearen arduradunaren ibilgailua da.
Elur-garaietan hiriaren funtzionamendu ona mantentzen laguntzeko deskribatutako funtzioez gain, erraz egokitzeko moduko 3 ibilgailu daude, elurra hortzekin, gatzontziarekin eta gatzunarekin kentzen laguntzeko.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.