2015eko otsailaren 27tik aurrera TUVISAk aldaketak egingo ditu bere lineetan. Hasteko eta behin, abian jarriko da L10 linea sortu berria, eta horrek aldaketak eragingo ditu 3, 9, 5, 6, 7 eta 2B lineetan.
Ez dira aldaketak izango 1, 4 eta 8 lineetan.
Aldaiarako lotura-autobusaren (L6-A) luzapena izango da, udal bulego berrien paretik eta Prado kaletik hiriaren erdialdera joateko, eta hortik Larreinera, 7. linearen ohiko ibilbidetik barrena.
Kale hauetatik barrena egingo du itzulerako bidaia: Antonio Amat, Zumakadi ibilbidea, Castro Urdiales, Herrandarren kalea, Jesus Guridi eta Katedrala; eta Aldaiarako bidean Epaitegia, Teodoro Dublang, Ama Teresa Kalkutakoaren kalea eta Nazio Batuen hiribidea.
10 linea sortu berriari buruzko informazioa
(Oharra)
6. linearen ordutegiak eta ibilbidea, 2015/02/27tik aurrera (pdf)
Aldatu egingo da Zabalganeko ibilbidea. Joateko bidea Giza Eskubideen kaletik egingo du, eta etorrikoa Zabalgana hiribidetik.
7. linearen ordutegiak eta ibilbidea, 2015/02/27tik aurrera (pdf)
Zuzenagaoa izango da aurrerantzean ERDIALDETIK SALBURURA joateko ibilbidea: Olagibel eta Jose Lejarreta kaleetan eta Iliada ibilbidean barrena egingo du bidea.
3. linearen ordutegiak eta ibilbidea, 2015/02/27tik aurrera (pdf)
9. linearen ordutegiak eta ibilbidea, 2015/02/27tik aurrera (pdf)
Lanegunetan maiztasuna 20 minututik behinekoa izango da; gainontzeko egunetan egungo maiztasunei eutsiko zaie.
Aldatu egingo da linea hauen hegoaldeko ibilbideak: joan-etorria Izardui Komandantearen kaletik, gero Herrandarren eta Castro Urdiales kaleetatik jarraitzeko.
- Aretxabaletatik lanegunetan itzultzeko, 9. linea. Orduko zerbitzu bat izan beharrean, ordua jo eta 8 minutura (8:08, 9:08, 10:08... 21:08an azkena), hemendik aurrera orduko bi zerbitzu izango dira, ordua jo eta 13 eta 33 minutura(8:13, 8:33; 9:13; 9:33... 21:33an azkena). Gainera, lehen zerbitzua 7:33an izango da.
- Aretxabaletara lanegunetan joateko, 3. linea. Gamarratik irten eta "Bakea" geltokitik ordua jo eta handik 58 minutura pasatzen den 9. linearen zerbitzu bakarraren ordez (7:58, 8:58, 9,58... 21:58an azkena), Bergarako atetik 3. lineako bi zerbitzu aterako dira eta "Bakea" geltokitik ordua jo eta handik 15 eta 55 minutura bina zerbitzu izango dira (7:15, 7:55; 8:15. 8:55... 21:55ean azkena).
Aldaketarik ez da. Joan-etorria, biak 9. linean.
2. linearen ordutegiak eta ibilbidea, 2015/02/27tik aurrera (pdf)
"Zumakadi 16" geltokia lehengo kokapenera atzeratuko da ("Zumakadi plazatxoa" izenekora), "Zumakadi 15" geltokiaren aurrean.
5. linearen ordutegiak eta ibilbidea, 2015/02/27tik aurrera (pdf)
Zerbitzu berriak; luzapena Jundizera, ordutegi eta ibilbide berriekin.
Zerbitzu hobeak lanegunetako azken orduetan.
Ordutegi berriak lanegunetan, 10 minutu lehenago.
Ibilbide berria eta zerbitzu gehiago. Lermandabidetik Basalderako ibilbidea Jundiz kaletikl egingo da.
Ibilbide berria eta zerbitzu gehiago.Joan-etorriko ibilbideak kale bereetatik, Jundiz kaletik pasatu gabe.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.