Likidazioa jaulkitzea eta ordaintzea - Higintza Lizentzia

Hirigintza Sailak obra txikietarako nahiz obra handietarako lizentzia ematen duelarik, Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak hirigintza-lizentziari dagokion tasaren likidazioa egin eta jaulkitzen du,6.1 ordenantza fiskalaren "Hirigintza lizentzia eta zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasak", 4. artikuluko 1. epigrafean jasota dauden zerga-tasak aintzat harturik.

Zergadunek hilabeteko epean ordaindu behar dute likidazioa, ordainagiria jakinarazten den egunaren biharamunetik.

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, San Martineko Udal Bulegoetan, nahiz 010 eta 945.161.100 (Gasteiztik kanpo deituz gero) argibideetarako telefonoetan eska ditzakezu.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu -dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu-, jo ezazu Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.