Hiria eta ekonomia - Kokapena, konexioa eta merkatu potentziala

Hiria eta ekonomia - Hiria

Lurraldearen ikuspuntutik, enpresa gure hirian kokatuz gero abantaila hauek izango lituzke:

  • Kokapen geografikoa, Madril-Paris europar ardatzaren eta Bartzelona-Oporto iberiar ardatzaren arteko bidegurutzean.
  • Kokapen horren abantailak ezin litezke baliatu enpresen zerbitzura jarritako azpiegitura logistiko egokirik gabe: nazioarteko kargarako aireportua hirian bertan, lehorreko portua, trenbidearen eta garraio hiriaren arteko konexio intermodala, Europa barneko trenbide eta autobide sarea, eta Bilbo, Pasaia eta Santanderreko portuekiko hurbiltasuna.

Hiria eta ekonomia - Azpiegiturak

  • Beste alderdi aipagarri bat, Gasteizen kokapen geografikoarekin lotutakoa neurri batean, lurzoruen eta higiezinen eskuragarritasuna da, oso prezio lehiakorrean, jarduera eta tamaina guztietako negozioak berehala ezarri ahal izateko.
  • Gure kokapen geografikoak gertuko merkatuaren (1-1,5 ordu) potentziala maximizatzen du, 3 milioi biztanletik gora, 143.945 enpresa eta 1.316.084 enplegu baititu. Eremu handiago batean (300 km-ko erradioa), merkatu potentziala 15 milioi biztanle, 700.000 enpresa eta 6 milioi enplegutik gorakoa da.

Hiria eta ekonomia - Datuen mapa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.