Urban Commerce - Hiri Merkataritzari buruzko VI. Jardunaldi Teknikoa (2015/12/03)

Urban Commerce

"Txikia ederra da. Saltoki txikiak hiriaren bereizgarri gisa"

Fitxa teknikoa | Programa | Hitzaldiak

Aurkezpena

Urban Commerce ekimena 2006an sortu zen, Gasteizko Udalak Hiri Merkataritzari buruzko Nazioarteko Biltzarra antolatzearen aldeko apustua egin baitzuen, hiria merkataritza biziberritzeko politiken alorrean erreferentzia bihurtzeko asmoz, bai eta hiri merkataritzaren modernizatze eta berrikuntzarekin lotutako esperientziak trukatzeko ere.

Urban Commerce markaren pean lau nazioarteko biltzar eta bost jardunaldi tekniko antolatu dira 2006az geroztik. Foro hauek ospe handiko profesionalen bilgunea bihurtu dira, eta askotariko alorrak aztertzen dira: merkataritzarekin lotutako hirigintza, iraunkortasuna, marketina, kontsumo joera berriak, immigrazioaren fenomenoa merkataritzan, berrikuntza, teknologia merkataritza enpresetan aplikatua, irisgarritasun irtenbideak, eta abar.

2015ean, Gasteizko Udaleko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailak Urban Commerce ekimenari jarraipena emateko erronka hartu du bere gain, eta jardunaldi tekniko bat antolatu du, batetik, txikizkako merkataritzaren profesionalei zuzendua, eta bestetik, hainbat alorretatik (erakunde publikoak, unibertsitatea, enpresaburuen elkarteak, aholkularitza enpresak eta abar) sektorearen lehiakortasuna hobetzen dihardutenei zuzendua.

Helburuak

2015eko topaketa antolatuz helburu nagusi hauek lortu nahi dira:

  • Hiriko saltoki txikien berezko ezaugarriak eta aniztasuna defendatzea, hirietako erdiguneetan merkataritza ereduak homogeneizatu eta erreproduzitzearen aldean.
  • AEBen eta Europaren arteko Merkataritza Libreko Itunak saltoki txikietan izan dezakeen eraginaz eztabaidatzea.
  • Udal azoka plazak kudeatzeko eredu berriak proposatzea, bezerorik galdu gabe beste erakargarri bat izan daitezen.
  • Nahitaez bete beharreko araudi edo legeez informatzea.

Azken batean, ideiak, jarduera egokiak, iritziak eta esperientziak trukatzeko ingurune egokia sustatu nahi da, sektorearen eboluzioa zein hiri merkataritzak bere burua berriro asmatu eta gaur eguneko egoera ekonomikotik biziberrituta atera dadin garatu beharreko estrategiak gaitzat hartuta.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: