Enpresak - Vitoria-Gasteiz Laborategi Hiria
Vitoria-Gasteiz Laborategi Hiriaren liburuxka
Zer da Vitoria-Gasteiz Laborategi Hiria?
Hiria teknologia proiektu bat duten enpresen eskura jartzea da helburua, benetako inguruneak erabil ditzaten erakustaldiak egiteko.
Helburuak
- Enpresei beren garapen teknologikoaren testak, monitorizazioa eta frogak egiten laguntzea, balioztatu edo hobetu ahal izateko. Horrela, baldintza errealpean aritu eta emaitzarik hoberenak lortu ahal izango dituzte.
- Tokiko enpresek berezko teknologia izatea sustatzea.
- Nazio mailan eta nazioartean salerosteko eta merkaturatzeko ahalmena duten produktu teknologiko berrien garapenean laguntzea.
- Tokiko enpresei zabalkundea ematea, bezero potentzialen aurrean ezagutzera emateko erakusleihoa eskainiz.
- Vitoria-Gasteizko ekonomia nabarmentzea, puntako produktuak baititu etorkizuneko sektoreetan.
- Beren berrikuntzak Vitoria-Gasteizen probatu nahi dituzten beste lekuetako enpresak erakartzea. Horrela, kanpoko ezagutza ekartzen da, eta tokiko sektoreak beharbada aprobetxatu dezake ezagutza hori. Gainera, hiria berrikuntzan erreferente izatea lortzen da.
Nork har dezake parte?
Produktu edo zerbitzu teknologiko berritzaileak dituzten eta horien portaera ingurune errealetan probatu nahi duten enpresek.
Parte hartzeko eskabideak
Proiektuak
Izena | Enpresa | Informazio gehiago |
---|---|---|
BATTO, tokian tokiko ingurumenari buruzko informazio-sistema | Deusto Sistemas, S.A. | Fitxa ![]() |
Ekitaldiak eta ekintzak kudeatzeko eta komunikatzeko gailu mugikorrentzako aplikazio bat probatzea | Quibu Network | Fitxa ![]() |
Ingurune fisikoa teknologia berrien bidez hautemateko aukera ematen duen Danok proeiktua probatzea | Konektik Smart Innovation, S.L. | Ficha ![]() |
Ingurumena zaintzako sare bat sortzea Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdeko parkeetan | Airestudio Geoinformation Technologies, S.Coo | Fitxa ![]() |
Telekudeaketa eta Telekontrola egiteko GESTENER sistema | Soprener, S.L. | Fitxa ![]() |
Dvalux eguzki farola | Del Valle Aguayo, S.A. | Fitxa ![]() |
Turbec | Del Valle Aguayo, S.A y Argolabe Ingeniería | Fitxa ![]() |
Sager II | AEG Power Solutions Ibérica, S.L | Fitxa ![]() |
Argibideak
010 informazio telefonoa (945 16 11 00) | ciudadlaboratorio@vitoria-gasteiz.org.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.