Tren turistikoa - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Tren turístico Gasteiztxo

Igo tren turistikora eta ezagutu hiriko xarmak ibilgailu erabat elektriko eta jasangarri batean.

Abisuak:

Ibilbidea: Erdi Aroko Hirigunea eta Zabalgunea

  • 2026. urtean:
    • Zerbitzua uztailaren 1ean hasiko da urriaren 12ra arte.
    • Zerbitzurik gabeko datak:
      • Uztaila: 12an eta 25ean.
      • Abuztua: 4tik 9ra.
      • Iraila: 5ean eta 24tik 28ra.
  • Ibilbidearen iraupena: 40 minutu gutxi gorabehera.
  • Abiapuntua: Andre Mari Zuriaren plaza.
  • Ordutegiak: 10:00 (tren osoko erreserbak), 11:00, 12:00, 13:00, 17:00, 18:00, 19:00 eta 20:00.
  • Sarrerak trenean bertan erosi behar dira. Kreditu/zordunketa txartelaren bidezko ordainketa.
  • Tarifak:
    • Banakakoa: 5,45 euro.
    • 0 - 4 urte eserlekurik gabe: doan.
    • 0 - 4 urte eserlekuan: 4,35 euro.
    • 10 pertsona edo gehiagoko taldeak pertsona bakoitzeko: 4,35 euro.
    • Talde antolatuarentzako tren osoa (56 leku edo 52+ gurpil-aulkia; Turismo Bulegoan erreserbatu behar da): 170,60 euro.
  • Irisgarritasuna:
    • Tren turistikoak gurpil-aulkia erabiltzen duen pertsona batentzat egokitutako plaza bat du. Plaza mugatua denez, aldez aurretik Turismo Bulegoarekin edo trenean bertan libre dagoen galdetzea gomendatzen da.

Trenaren ibilbidea eta irteera-lekua aldatu daitezke jai-ekitaldien ondorioz.

Informazio gehiago

Turismo Bulegoa. Telefonoa: 945 16 15 98.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: