Heraclio Fournier 100 urte geroago

2016an, 100 urte beteko dira Heraclio Fournier hil zela, Gasteizko karta ospetsuei izena eman zien firmaren sortzailea.

https://vimeo.com/154716704(Beste leiho batean irekiko da)

Heraclio Fournieren irudia karta bateanHeraclio Fournierrek (Burgos, 1849 - Vichy, Frantzia, 1916) inprimategi txiki bat ireki zuen 1870ean plaza berrian, eta haren karta sortetan ageri zen Gasteizen gaztelaniazko izen Vitoria nazioartean eman zen ezagutzera, gaur arte iraun duten diseinuekin.

Izaera berritzailekoa baitzen, inprimaketa prozesu berriak saiatu zituen bere karten kalitatearen eta arrakastaren bila. Nola gero eta eskari eta premia handiagoak zeuden, karta sorten lantegia hiriko leku batetik bestera mugitu zuen.

1. denda Plaza Berrian

Plaza Berriko antzinako denda

Heraclio 1870ean etorri zen Gasteizera Burgostik, imprimategi txiki bat erosi zuelako egun " El Globo" banatzailea dagoen lokalean. Heracliok toki horretan " litografía eta saltokia" jarri zituen, idazmahaiko objetktuak saltzeko. Gainera, txartelak, etiketak, idazpuruak eta mota guztietako gaiak imprimatzen zituen litografía eta tipografia bidez.

Toki hori mantendu eta beste lantegi batzuk okupatu zituen Foru kalean eta Floridan, eta kartak egiten hasi zen. Urte batzuk geroago, Plaza Berriko lantegia jarrito zuen, 1882 arte behintzat.

Lantegi horretan, inprimatzeko beharrezko makinak egoteaz gain, kartak moztu eta paketatzeko, gela bat, lehortegi bat eta bernizatzeko gune bat zeuden. Bigarren solairuan, gainera, etxebizitza zeukan. Atzealdean teilape txiki bat eraikin zuen, lurrunezko galdara bat jartzeko.

San Prudentzio kaleko lantegia

San Prudencioko lantegia

Heraclio Fournierrek beste lantegi bat jartzea erabaki zuen San Prudentzio kalean, 1882an, lekua behar zuen-eta makinentzat, eta horrela, gainera, bere karten gero eta eskari handiagoari erantzungo zion.

Makinen gela ondoan beste eraikin batzuk altxatu zituen bernizatuen eta lehortegien atalerako eta kartak hautatu, moztu eta paketatzeko gelarako. Halaber, bulegoak, biltegia eta etxebizitza San Prudentzio kaleko oraingo 15 eta 17 zenbakira eraman zituen. Idazmahaiko objetuak eta kartak saltzeko denda bat ireki zuen Dato kalean, eta bi local horren eta San Prudentzio kaleko lantegiaren artean hiriko lehenengo telefono linea instalatu zuen.

Manuel Iradier kaleko lantegia

Manuel Iradier kaleko lantegia

Heraclio Fournierren etxebizitza eta lantegia oin berriko eraikin batera lekuz aldatu ziren 1887an. Eraikin hori oraindik zutik dago Foru kalearen eta Manuel Iradier kalearen kantoian. Hainbat ataletan antolatua zegoen: makinak, galdarak, zuritzeko lekua, bernizatua, paketatzeko lekua, eta abar.

Biltegiak ere leku horretan zeuden, zeinetatik zuzenean trenbidera atera zitekeen. Geroxeago Dato kaleko denda itxi zuen, eta kartak baino ez zituen egiten.

Fournierko langile emakumeak

Heraclio Fournier 1916an hil, eta bere iloba Félix Alfarok hartu zuen bere gain enpresaren zuzendaritza. Ilobak karta bilduma famatua hasi zuen, gaur egun Arabako Fournier Karta Museoan.

San Kristobal lantegia

San Kristobal eraikina

Fournier karta lantegia San Kristobal auzoan jarri zen 1948an. Nola gero eta karta gehiago egiten ziren, leku handia behar zen, garai hartan nazioko beste karta marka batzuk eskuratu baitziren.

Félix Alfarok hasi zuen karta bilduma lantegi honetan jarri zen lehenengoz erakusgai.

Naipes Heraclio Founier 1993an lekuz aldatu zen, orain Gojaingo industrialdean daukan lekura.

Naipes Fournier

Naipes Fournier

Naipes Fournier

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.