Connect Ibailakua: belaunaldien arteko parkea aire librean
Ibailakua auzo elkarteak 2018-2019rako “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” programan aurkeztatutako proposamen bat da, eta boto geihen jaso dituenetariko bat izan da.
Elkarteari gustatuko litzaioke auzoan elkarguneak izatea, edozein adinetako pertsonak elkartzeko aukera izateko eta familiek elkarrekin gozatu ahal izateko. Hainbat belaunaldi gustura egoteko eta elkartzeko guneak izango lirateke azken finean.
Lanaren xehetasunak
Botoak: 375 Ponderazioa: 1,5 Puntuazioa: 562,5
Fasea: lanak amaitu dira
Expedientea: 2019/CO_AOBR/0002
Gehienezko aurrekontua: 150 000€
Kontratuaren aurrekontua BEZik gabe: 310 498,48€
Kontrola eta egiaztapena: Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzua
Proiektuaren jarraipena
- 2018ko martxoaren 26a.Ibailakua elkarteko zortzi kiderekin bildu gara, espazio publikoko teknikari batekin batera. Aurkeztutako proiektua zehazten hastean datza lehenengo bilera hau, Elkarteak egindako diagnostikoa kontuan izanik. Zenbait leku proposatzen dira aire librean egon ahal izateko, hala nola zenbait ekipamendu: mahaiak, etzaulkiar, bankuak. Maiatzean berriro ere biltzea adostatu dugu, proiektua zehazteko asmoz.
- 2018ko ekainaren 4a. Ibailakua Elkartearekin, espazio publikoko teknikari batekin eta kirol zerbitzuko beste batekin bildu gara berriro. Espazio publikotik proiektu ideia bat aurkezten diote elkarteari, eta horren inguruan eztabaidatzen dute. Proiektua definitzen jarraitzen dugu, ekipamendu desberdinak non jarri erabakiz: mahaiak, bankuak, kometen gunea, anfiteatroa, wifi guneak eta abar. Uztailean berriro biltzea adostu genuen, proiektua definitzen jarraitzeko.
- 2018ko uztailaren 30a. Azken bileran adostutakoaren arabera, espazio publikotik proiektu proposamen definitua aurkezten dute. Auzo Elkartearen ekarpenak jasotzen dira. Irailean hasiko dira proiektua kontratatzeko plegua idazten.
- 2019ko otsailaren 19a. Behin betiko proiektuaren aurkezpena eta zehaztapena Ibailakua Elkartearekin. Hilabeteko epean lizitaziora aterako da proiektua, espazio publikoaren zerbitzutik.
- 2019ko maiatzaren 24a. Lizitaziora atera da proiektu hau garatzeko kontratua, "Lakuabizkarran eta Ibaiondon nerabeentzako aire zabaleko espazio ludikoak" izenekoarekin batera. Hori ere auzotarren elkarteak aurkeztu du. 2019/CO_AOBR/0002 espedientea kontsulta daiteke.
- 2019ko azaroaren 15a. Kontratua 375.702 euroan esleitu da. Exekuzio epea hiru hilabetekoa izango da.
- 2020 urtarrilaren 15a. Lanak hasi egin dira.
- 2020 uztailaren 29a. Prest dago parkea. Lanak amaitu dira
Berriak
[2017/10/23] 3.368 pertsonak aukeratu dituzte Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz programaren barruan egingo diren 16 proiektuak
[2019/12/13] Eguberrien ostean hasiko dira "Connect Ibailakua" proiektuko eta Ospitale plazako obrak
[2020/01/15] Hasi dira Lakuan hutsik dauden lursailetan aire zabaleko parke berria egiteko lanak
[2020/07/29] Prest dago Lakua auzoko belaunaldien arteko aire zabaleko parkea, hutsik zeuden lursailetan jolasteko eremuak dituena
Informazio gehigarria
Proiektuaren aurkezpena
https://www.youtube.com/watch?v=oTQ2T5pLRDQLotutako informazioa
- 2018ko Gasteiz Hobetuz proiektuak jasotako bozken kopuruagatik zerrendatuta
- 2. edizioa Mejorando VG Hobetuz (2018/19)
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.
Jasotako iruzkinak
Hemen zaude Herritarren postontzia › Gai-arloak › Herritarren parte-hartzea › Herritarren Parte-hartzea › Página web: Connect Ibailakua: parque intergeneracional al aire libre
Página web: Connect Ibailakua: parque intergeneracional al aire libre
-
Kaixo. Me gustaría saber en qué zona concreta de Lakua va a estar situado este Parque. Muchas gracias!
M. Angulo
2019/12/15 09:46:56
-
Le facilito el enlace con la información correspondiente: Lakua disfrutará del primer parque intergeneracional al aire libre, compuesto por espacios lúdicos en parcelas vacías y espacios desaprovechados
Udala 2019/12/16 08:39:11