Kirol-zelaiak Aldaian
Zabalgana auzo elkarteak 2018-2019rako “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” programan aurkeztatutako proposamen bat da, eta boto geihen jaso dituenetariko bat izan da.
Elkarteak, auzoko beharrak aztertuta, kirol zelaiak faltan zirela antzeman zuen eta horren garrantzia nabarmendu nahi izan du praktika-osasuntsuak zein elkarbizitza sustatze aldera.
Lanaren xehetasunak
Botoak: 315 Ponderazioa: 1,5 Puntuazioa: 472,50
Fasea: lanak gauzatzen ari dira.
Espedientea: 2021/CO_AOBR/0001
Gehienezko aurrekontua: 300 000 €
Kontratuaren aurrrekontua BEZik gabe: 326.013,21 €
Kontrola eta egiaztapena: Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzua
Proiektuaren aurrerapenak
2018ko martxoaren 23. Zabalgana Batuz Elkarteko hiru pertsonekin bildu gara, Espazio publikoko 2 teknikarien batera proiektuari buruz hitz egiteko, kokapena dela eta hala nola kirola egiteko ekintzak. Elkarteak auzokideekin dago harremanetan, arlo horretan beraien beharrak zeintzuk diren jakiteko. Maitzean berriro ere elkartzea adostatzen dugu.
2018ko maiatzaren 15.Zabalgana Batuz auzo elkartearekin bildu gara, auzoan bertan proposatzen dituzten kirol-gune ezberdinak zehazteko, haurren artean egindako inkestaren ondorioz. Besteak beste honako ekarpenak egin dituzte haurrek: irristaketa, saskibaloia, areto-futbola, txirrindularitza, boleibola, frontoia, edo ping-pona.Kirol horiek gauzatzeko lekua aukeratu egin da jadanik. Espazio publikoko teknikariak lanean hasi dira kontratatuko den proiektuaren plegua aurkezteko. Uztailaren lehenengo hamabostaldian berriro ere elkartzea adostu dugu Zabalgana Batuz auzo elkartearekin.
2018ko uztailaren 23. Espazio pubikoko teknikariek proiektua lantzen hasi dira eta zenbait proposamen aurkeztu dizkiote zabalgana batuz elkarteko pertsonei, besteak beste, kirol barneratzaileagoa sustatzeko. Idea gustokoa izan dute eta ildo horretatik jarraituko dute lanean teknikariek.
2019ko martxoaren 26. Proiektuaren diseinua erakusten zaio auzo elkarteari. Proiektua osorik behin amaitua lizitatu egingo da.
2020ko martxoaren 6a. Aldaian kirol-pistak kontratatzeko espedientea onartu da tokiko gobernu-batzarrean. Gauzatzeko epea 6 hilabetekoa izango da.
2020ko ekainaren 4a.Pandemia dela eta proiektua bertan behera geratu da.
2021ko martxoaren 18a. Proiektuari berriro heldu zaio. Tokiko Gobernu Batzarrak, Aldaiako pista berriak gauzatze-lanak kontratatzeko lizitazioa bultzatu egin du.
Berriak
[23/10/2017] 3.368 pertsonak aukeratu dituzte Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz programaren barruan egingo diren 16 proiektuak
[06/03/2020] Zabalganak diziplina anitzeko kirol gune berria izango du, 300 metroko irristaketa pista batez inguratuta
Lotutako informazioa
- 2018ko Gasteiz Hobetuz proiektuak jasotako bozken kopuruagatik zerrendatuta
- 2. edizioa Mejorando VG Hobetuz (2018/19)
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.