Alde Zaharra: Haurren Auzoa
Alde zaharreko zenbait familiak 2018-2019rako “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” programan aurkeztatutako proposamen bat da, eta boto geihen jaso dituenetariko bat izan da.
Familia hauek zera proposatzen dute: “ auzokideek elkarrekin egoteko toki eza dela eta, batez ere haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat, zenbait leku egokitzea. Parte hartzeko prozesu bat proposatzen da, haurren ahotsak erdialdean kokatuz, espazio publikoan aritzeko. Halaber, zenbait espazio publikoen inguruan hausnarketa egingo dugu, kontuan izanik espazio horien eraldaketa eta bertan izaten den trafikoaren hobekuntza. Hori guztia auzoko elkarte zein agenteekin batera lan eginez"
Lanaren xehetasunak
Botoak: 315 Ponderazioa: 1,5 Puntuazioa: 472,5
Fasea: Gauzatzen ari da
Espedientea: 2021/CO_AOBR/0007
Gehienezko aurrekontua: 200 000€
Kontrola eta egiaztapena: Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzua
Partaidetza prozesua
Pertsona talde bat bultzatutako parte hartzerako prozesuarekin batera hasten da proiektu hau. Auzoa hobetu nahi duten pertsonak parte hartu dezakete. Proiektu honek parte hartzea sustatzeagatik udaleko diru laguntza jaso du.
Proiektua martxan dago jadanik! Informazio gehiago: haurrenauzoa@gmail.com
Proiektuaren aurrerapenak
- 2018ko otsailak 26. Alde zaharreko zenbait pertsonekin eta udaleko trafiko arduradunarekin bildu egin gara auzoan trafikoa hobetzeko proposamenak egin ahal izateko. Lanean hasi dira jadanik auzokideekin batera.
- 2019ko irailaren 29a. Auzoko bizilagunekin hainbat bilera egin ondoren, dagoeneko diseinatuta dago Etxauri-Rafa Plazaren proiektua. Lizitaziora ateratzeko zain
- 2019ko urriaren 22a. Aldabe- el Campilloko auzogunean aurkeztu da proiektua. Lizitazioa 2020an hastea espero da. Informazioa auzoguneko txostenean kontsulta daiteke.
- 2021eko apirilaren 30a. Tokiko Gobernu Batzarrean onartu da Villa Suso plaza eta Etxanobeko lorategiak (Haurren Auzoa) berritzeko obren kontratazio-espedientea.
Berriak
[2017/10/23] 3.368 pertsonak aukeratu dituzte Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz programaren barruan egingo diren 16 proiektuak
[2021/04/29] Etxauri plaza jolastoki moderno, naturalizatu eta berritzaile bihurtuko da Erdi Aroko hirigunearen erdi-erdian
[2022/01/11] Hasi dira Haurren Auzoa proiektuaren lanak, Erdi Aroko hirigunean berdegune berria bat sortzeko
Proiektuaren aurkezpena
https://www.youtube.com/watch?v=EDokn2SRQ7QLotutako informazioa
- 2018ko Gasteiz Hobetuz proiektuak jasotako bozken kopuruagatik zerrendatuta
- 2. edizioa Mejorando VG Hobetuz (2018/19)
- Bide Publikoa - Obrak hirian
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.