Bide-soluzioak Lakuabizkarran eta Ibaiondon
Ibailakua auzo elkarteak 2018-2019rako “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” programan aurkeztatutako proposamen bat da, eta boto geihen jaso dituenetariko bat izan da.
Auzo elkarteak, bide segurtasunari dagokionez, zenbait behar detektatu edo aurkitu ditu: oinezkoen pasabidea altxatzea leku jakin batzuetan, ikuspena handitzea beste zenbait puntutan eta seinaleztapena hobetzea.
Lanaren xehetasunak
Botoak: 384 Ponderazioa: 1 Puntuazioa: 384
Fasea: Obrak amaitu egin dira.
Gehienezko aurrekontua: 300 000€
Kontrola eta egiaztapena: Trafiko Zerbitzua
Proiektuaren aurrerapenak
Auzo-elkartearekin, trafikoko eta espazio publikoko teknikariekin hainbat bilera egin ondoren, zenbait jarduketa egin dira dagoeneko: oinezkoentzako pasabideen argiztapena; Wellingtongo Dukearen eta Landaberderen arteko biribilgunearen ikuspena hobetzea; Landaberde erdibitzaileko zebrabideen ondoan dagoen erliebea inausi eta aldatzea
Hala ere, bide-segurtasunari buruz auzotarrek egindako ekarpen gehiagorekin osatuko dira. Trafikoko zerbitzua proiektua prestatzen ari da, jarduketak zehazteko
Berriak
[23/10/2017] 3.368 pertsonak aukeratu dituzte Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz programaren barruan egingo diren 16 proiektuak
Proiektuaren aurkezpena
https://www.youtube.com/watch?v=JMvqgxyYCqELotutako informazioa
- 2018ko Gasteiz Hobetuz proiektuak jasotako bozken kopuruagatik zerrendatuta
- 2. edizioa Mejorando VG Hobetuz (2018/19)
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.