Hiri-baratzeak Lakuabizkarran
Proposamen hau 2017rako “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” programan aurkeztu zen eta boto gehien jaso dituenetariko bat izan da. Zabalganako hiri-baratzeak zituen irizpide.
Ekimen honekin hiri-baratzeak leku barneratzailetzat ulertzen dira, belaunaldiartekoa eta auzoan bizi diren pertsonen arteko elkarbizitza sortarazteko. Kohesioa ere du helburu: “Baratzea parte hartzera irekita; auzoa indartzeko”
Espazio Publikoaren eta Herritarren Partaidetzaren Zerbitzuetatik elkartu izan gara zenbait auzokiderekin, eta baratze kolektiboa, partekatua, lankidetzan egina eta hainbatek zaindua nahi dutela adierazi dute. Hori guztia ingurumenari eta osasunari lotua.
Deialdi ireki bat izan zen eta horren ondorioz Ekoburuz elkarteak kudeatuko ditu baratzeak 4 urtez, Lakuakolore izeneko proiektu honen bidez. Parte hartu nahi baduzu eman izena eskaera orri honen bitartez edo edozein herritarrentzako arreta bulegotan.
Lanaren xehetasunak
Botoak: 183 Ponderazioa: 1,5 Puntuazioa: 274,5
Fasea: Bukatuta.
Dosierra: 2017/CONOOR0052
Kontratista: VIVEROS ESKALMENDI, S.L.
Proiektuaren aurrekontua: 120 000€
Gauzatzeko epea: 11/2017 y 1/2018 (3 meses)
Kontrola eta egiaztapena: Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzua
Berriak
[2016/10/11] Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz programaren bozketaren ondoren, 15 proiektu gehituko zaizkio udal aurrekontuari
[2017/6/27] Udalak hiri-baratzeetarako gune berria (9.300 metro koadro) sortuko du Lakuabizkarreko lursail huts batean
[2017/10/6] Hiri-baratzeetarako gune berria sortuko du Urtaranen gobernuak Lakuabizkarrean
[2017/11/13] Lakuabizkarreko hiri-baratzeetarako gune berria sortzeko lanak hasi dira
[2018/03/15] Taldeko hiri baratzeei buruzko II Jardunaldia
[2018/04/11] Abian dira Lakuabizkarrako hiri-baratzeak
Gainontzeko informazioa
https://www.youtube.com/watch?v=inkHhpHT3tIErabilpenerako informazioa
Kokapena. Irudiak
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.