Zakurrentzako eremua Zabalganan

Proposamen hau parte hartzerako Aktiba(tu) haur forotik atera zen. Haurrek beraiek 2017rako “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” programan aurkeztu zuten, eta boto gehien jaso dituenetariko bat izan da.

Zakurrak libre egotea du helburu proposamen honek. Era berean, zakurren jabeak elkartzeko gunea ere bada. Hementxe dago!

Lanaren xehetasunak

Botoak: 185 Ponderazioa: 1,5 Puntuazioa: 277,5

Fasea: B ukatua

Dosierra: 2017/CONOOR0042

Proiektuaren aurrekontua: 31 425,88 €

Gauzatzeko epea: 2017/9/13 y 2017/13/11 (2 hilabete)

Kontrola eta egiaztapena: Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzua

Berriak

[2016/10/11] Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz programaren bozketaren ondoren, 15 proiektu gehituko zaizkio udal aurrekontuari

[2017/07/14] Zabalganak Gasteizen konpainiako animalientzat egokitzen den lehen olgeta-eremua izando du, bizkortasun zirkuitua barne

[2017/11/30] Zabalganeko txakur-parkea bukatu eta Elexaldeko haur jolasak egiteko lanak hasi dira

Gainontzeko informazioa

Deskribapena

Herritarren proposamen baten emaitza dugu zakurrentzako eremu hau.

Lursaila dago naturalizatzea erabaki den lursail-multzo batean, azpiegitura berdearen sistemaren baitan. Hiri-baso bat eraikiko da bertan, eta haren barruan soilgune handi bat, txakurrak askatasun osoz jolasean ibili daitezen. 18 metroko diametrodun plaza biribila izango da, eta hiru sarbide izango ditu: iparretik, mendebaldetik eta ekialdetik. Erdialdean txakurrentzako aisialdi-gune bat paratuko da, tunel, zaldaina eta jauzi egiteko hesi banarekin hornitua, eta horiekin batera hiru almez (Celtis australis) landatuko dira, gerizpea emateko.

Plaza biribila muga-elementua hesi biribil bat izango da, osatua masusta-arbolekin (Morus alba eta Morus alba "Fruitles"), eta arbola horiek lotzeko, masusta-zuhaixkaz (Rubus ulmifolius) osaturiko hesi jarraitua, metro bateko zabalerakoa. Horrez gain, hiru gune zuhaitz eta zuhaixka autoktonoekin (Quercus faginea) birlandatuko dira, eta alboetako espaloietatik bereziko dira espezie bakarreko zuhaixkez -erkametzaren seriekoak- osatutako hesiaren bitartez, elkarren artean bosna metroko tartearekin landatuko direnak gutxi gorabehera. Horrek guztiak mugatuko du aisialdi-gunea.

Erdi-plaza hori hiri-altzariekin hornituko da: iturri bat, hiru argi-puntu, hiru banku eta gorotzak biltzeko paperontzi bat. Lanek ez dute lur-mugimendurik eskatzen, baina beharrezkoa izango da obra zibila, ur eta argi-hornidurarako paratzeko eta iturriko ura kanalizatzeko.

Proiektua bukatuta. Irudiak

parque perros

parque perros 2

parque perros 3

Proiektuaren lanak. Irudiak

6

7

8

9

Hasierako lanak. Irudiak

Este

Norte

Kokapena. Irudiak

Sur

Este

Norte

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.