'Joan-etorriko bidaia'

2020ko maiatzaren 13an

"Joan-etorriko bidaia”. Gure Lana Youtuben Ikusi(Beste leiho batean irekiko da)

12Nubes  gizarte- eta hezkuntza-proiektuak, Gasteizko gazteek osatua, gazteen gurasoekin eta aitona-amonekin hitz egin du. migrazioari buruz, hain zuzen ere, Espainiara etortzea xede, Kolonbian, Dominikar Errepublikan, Marokoko iparraldean, Nigerian eta Malin zituzten etxeak utzi, eta Europarantz egindako bide arriskutsuaren esperientziaz.

Belaunaldien arteko dokumentala da, eta artxiboko irudien eta elkarrizketen bitartez (jatorrizko lekuetatik bidaliak) zeharkako ibilbidea egiten du jatorrizko, tarteko eta helmugako lurraldeetan zehar, jatorria, migrazioa, diaspora eta errotzea bezalako gaiak aztertzeko. Orobat  aztertzen du zer suposatuko dien beste batzuei Espainiatik irteteak, lan-egoera hobetzeko; joan-etorriko bidaia.

Azken bi urteetan Arte eta Lanbide Eskolarekin, Jesús Guridi kontserbatorioarekin eta beren aletxoa jarri duten pertsona ugariren arteko lankideza-proiektua da. Gasteizko eta Kaleko Heziketarako Udal Programak eta UC3Mk garatu eta koordinatu dute. Madrilgo  Carlos III.a Unibertsitatearen «Cartografías del cine de movilidad en el Atlántico Hispánico» ikerketa-proiektuan parte hartzen du. Proiektua Espainiako Gobernuaren  Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak finantzatzen du, FEDER funtsen laguntzaz.

12Nubes esperientzia pedagogikoa, eta lotu egiten ditu hezkuntza-ekintza formala eta espazio ez formalekoa, sareko hausnarketa eta herritarren parte-hartzea sustatuz. KalezkaleVGren produktua da (Irse-Arabak kudeatutako Kaleko Heziketarako udal-programa)

Gure Lana Youtuben Ikusi(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: